Durangaldea

Abenduan amaituko da 'Amorebonoak' trukatzeko epea

19.09.2021 | 17:24

Abenduan amaituko da Amorebieta-Etxanoko Udalak koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz martxan jarri zuen 'Amorebonoak 2021' kanpainako bonoak trukatzeko epea. Orain arte, salgai jarri ziren 32.000 bonoen erdia baino gehiago saldu da.

332.000 EUROKO ERAGIN EKONOMIKOA

Gaur egun, Amorebonoek sortutako inpaktu ekonomikoa 332.000 euroko baino gehiagokoa da, guztia, Amorebieta-Etxanoko negozioei laguntzeko. Kanpainaren ardatza orain, ikasturte hasieran dago; oraindik 15.400 bonu daude trukatzeko. Udalak 160.000 euro inbertitu zituen Amorebonoetan, eta helburu du herriko negozioak sustatzea eta herriko ekonomia dinamizatzen jarraitzea.

Amorebieta-Etxanoko Udalak dei egin nahi die bere garaian Amorebonoak erosi zituzten eta oraindik trukatu ez dituzten herritarrei. Kanpainaren bigarren zatia 2021eko abenduaren 15a arte egongo da martxan; atxikitako establezimenduak www.amorebieta-etxano.eus webgunean kontsultatu daitezke, `Amorebono´ atalean.

Bestalde, Udalak gogorarazi nahi du bonoak galdu dituzten herritarrek berriro eskuratu ahal izango dituztela Herritarrentzako Arreta Zerbitzura gerturatuta, orduan erabili zuten dokumentazio berarekin.

AMOREBIETA-ETXANOKO NEGOZIOEI GONBITEA

`Amorebono 2021´ kanpainarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko sare ekonomikoa babesteko konpromisoa erakutsi du berriz ere. Neurria merkataritzari, ostalaritzari eta lehen sektoreari dago zuzendua, eta baita ere parte hartu nahi duten Amorebieta-Etxanoko negozio guztiei ere. Hala ere, plantillak ezin ditu 25 langile baino gehiago izan.

Ekimenarekin bat egin nahi duten saltokiek eta negozioek izena emateko orria bidali behar dute helbide elektroniko honetara: sustapena@amorebieta.eus edo aurrez hitzordua eskatu Herritarren Harrera Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera.

noticias de deia