Komedia izango da protagonista nagusia datorren asteburuan Ermua Antzokian. Guztira lau film proiektatuko dira ostegunetik igandera bitartean, guztiak emakumeek zuzenduak.

Programazioa ostegun honetan hasiko da zineklub saioarekin, eta bertan Ama pelikula espainiarra eskainiko da. Júlia de Paz Solvasek zuzentzen du lan hau, eta amatasunari eurak bakarrik, laguntzarik gabe aurre egiten dieten emakume askoren istorioa kontatzen du. Aurrez hainbat abisu eman ondoren, Adek Pepa bere laguna etxetik botatzen du, eta hau Leila sei urteko alabarekin kalean geratzen da. Inork lagundu gabe, Pepa eta Leila bakarrik borrokatuko dira bizitzeko leku bat aurkitzeko. Oztopo bakoitzari aurre eginez, bilaketa horrek , hurbilketa bat ere ekarriko du, lehen zuten urruneko harremanaren barruan. Ama ostegunean izango da ikusgai, 20:30ean.

Zinema komertziala larunbatean hasiko da, 19:30ean, Chavalas komedia dramatikoaren lehen emanaldiarekin. Vicky Luengo, Carolina Yuste, Elisabet Casanovas eta Angela Cervantes aktoreak dira Carol Rodriguez Colasek zuzendutako film honetako protagonistak. Marta, Desi, Soraya eta Bea, nerabezaroan banandu ezin ziren lagunak, berriro elkartuko dira auzoan, lehen bat egin zituen adiskidetasuna berpizteko, elkarrekin abentura berriak partekatzeko eta inguruko dilemei aurre egiteko. Errealitate horrek behartuko ditu izan ziren nerabeei eta izan nahi duten emakumeei aurre egitera. Ia konturatu gabe, beren bizitzan erabaki garrantzitsuak hartzen lagunduko diote elkarri. Denboraren igarotzea eta diren ezberdinak ez dira aitzakia haien adiskidetasuna beste guztiaren gainetik gailentzeko. Chavalas astelehenean ere izango da ikusgai, 20:30ean.

Asteko bigarren film komertziala beste komedia bat izango da, García y García. Pepe Viyuela eta Jose Mota Ana Murugarrenen aginduetara jarri dira elkarren artean paperak trukatzen dituzten bi Javier Garcia aurkeztuko dizkigun zinta dibertigarri eta nahasi honetan. Javier Garciak, langabezian dagoen mekanikariak, enpresa estrategia bat diseinatu behar du Hispaviarentzat, zailtasun larrietan dagoen low cost hegazkin konpainia txiki batentzat. Beste Javier Garciak, autoaren gurpila aldatzen ere ez dakien nazioarteko aholkulari ospetsuak, hegazkin bat konpondu behar die. Eva Ugarte, Martita de Grana, Jordi Sanchez, Carlos Areces, Ricardo Castella, Jesus Vidal eta Antonio Resines aktoreek osatzen dute pelikula, eta igandean 19:30ean eta asteartean 20:30ean izango da ikusgai.

Haurrentzako programazioari dagokionez, Spirit: Indomable Elaine Bogan eta Ennio Torresan Jr. zuzendarien animaziozko filma proiektatuko da igandean, 17:30ean. Abentura epiko honek Fortu Prescott aurkezten digu, bizileku baten bila dabilen neska bat. Bere bizitza zaldi basati batekin gurutzatzen denean, bere arima bikia dela ohartuko da.