Datorren asteburuan, irailaren 10etik 12ra bitartean, Folkez Blai lehiaketaren XVI. edizioan parte hartuko duten bederatzi taldeak Orbe Kardinalaren plazan emango dute daukaten onena.

Horietatik hiru talde gonbidatu dira, eta gainerako seirak elkarren artean lehiatuko diren finalistak, sarien bila. Talde irabazleak 3.000 euroko lehen saria jasoko du, eta bigarrenak, aldiz, 1.500 eurokoa. Horrez gain, talde irabazlea hurrengo urteko edizioan gonbidatu gisa parte hartzeko bueltatuko da.

KONTZERTUEN EGITARAUA

Musika ostiralean -10ean-, hasiko da 18:30ean Gaztela eta Leongo ‘El Nido’ taldeak joko du. Musika tradizionalean oinarrituz, baina ikuspegi moderno eta benetakoarekin, bere konposizioak oinarri ditu laukoteak.

18:30etan Gaztela eta Leongo El Nido taldeak joko du. Musika tradizionalean oinarrituz, baina ikuspegi moderno eta benetakoarekin, bere konposizioak oinari ditu laukotak.

19:45ean 'Tribu Cendra' talde madrildarrak joko du. Talde hau laukote bat da -soka ezberdinak eta perkusioa-, beraiek sorturiko musika folklorikoa jotzen duena, kanon tradizionaletan oinarrituta.

Eguna amaitzeko, 21:00etan, azken edizioko talde irabazlea igoko da oholtzara; Howdy Bluegrass' (Euskadi).

Larunbat arratsaldean, sustraidun musika entzuteko aukera gehiago izango dugu, beste hiru emanaldirekin. Lehiaketaren barruan, 18:30ean, 'Ranscaya' saioko valentziarrak arituko dira, eta 19:45ean ‘Caamaño & Ameixeiras' bikote galiziarraren atzetik. 21:00etan 'Felpeyu' Asturiaseko talde gonbidatuak itxiko du jardunaldia.

Igandean, hilak 12, Jorge Arribasek eta 'El barco de Martín' ikuskizunak girotuko dute goiza. Jorge Arribar prestakuntza akademikoa (Zeharkako eta goi-mailako akordeoi-txirula gradua, musikoterapiako masterra) eta profesionala (Musgaña eta Celtas cortos taldeetako kide ohia) uztartzen dituen musikaria da.

18:30ean 'Deira' Asturiaseko taldeak parte hartuko du. Hiru taldekideak aurretik veste talde desberdinetakoak izan dira, nahiz estilo desberdinetakoak izan arren, erroko musika du lotura, eta musika horren interpretazio berezia egiten dute, ikuspuntu desberdinak emanez.

'Sarrabete' talde euskalduneko kideek itxiko dute jaialdia 19:45etik aurrera. Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreiro astiro hasi ziren ideia gauzatzen, gaur egun euskal folk musikan presentzia handirik ez duen instrumentua berreskuratzeko asmoz: Zarrabetea. Leire Etxezarreta arrasatearrak ahotsa, perkusioa eta sorkuntza propioko abestiak eskainiko dizkio taldeari.

IGANDEAN BERTAN EZAGUTUKO DA EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

Epaimahaia herriko folk taldeetako kideek eta Udaleko ordezkari batek osatuko dute, eta igandean bertan hartuko dute erabakia. Talde irabazleak 3.000 euroko lehen saria jasoko du, eta bigarren sailkatuak, aldiz, 1.500 eurokoa. Gainera, Folkez Blai jaialdiaren hurrengo edizioan gonbidatu gisa parte hartuko du talde irabazleak.

Sailkatutako eta saririk jasotzen ez duten taldeek 400 euroko diru-laguntza izango dute, Ermura egiten dituzten joan-etorrien gastuak ordaintzen laguntzeko.