ERMUA. Udalerriko herritarren artean euskararen erabilpena sustatzearen aldeko ekimenak abiarazten eta sustatzen darrai Ermuko Udalak. Oraingo honetan, 'Berbalagun' ekimenaren barruan antolatutako 'Paseolagun' jarduera jarriko du martxan. Ekimen berri hau martxoan hasiko da. Dagoeneko proposamen berri honetarako lehen bi taldeak osatu egin dira. Jarduera hiru astean behin egingo da. Hilabete horretan bi topaketa izango dira: asteazkenetan, hilaren 2an eta 23an; eta igandeetan, hilaren 7an eta 28an.

Talde horiek euskara praktikatzeko elkartuko dira, ibilaldia paseoa egiten duten bitartean. Aukeratu dituzten egun-orduak ondokoak dira: astearteetan 18:30ean eta igandeetan 10:00etan. Bi kasuetan, antzinako Patxi tabernaren plazatxoa izango da elkargunea. Jarduera hiru astean behin egingo da. Antolatzaileek hilabete bakoitzeko topaketen berri zabalduko dute aldez aurretik.

Lehen bi egunetan edo txandan (martxoaren 2 eta 7an) Patxi plazatik abiatu eta errekaldeko bidea hartuta, Berano auzoa zeharkatu eta Hanbreko industrialderaino joango dira partaideek. Handik Ermura bueltatuko bidegorritik.

Taldeak eratu badira ere, izen-emateak irekita jarraituko du izena eman nahi duten interesdun gehiagorentzat. Horiek asko badira, taldeak zatitzea aurreikusita dago, parte-hartzaile kopuruari eta gutxieneko segurtasun-distantziari dagokienez, osasun-agintarien gomendioak betetzeko.

Izena emateko, ohiko bideak: Ermuko euskaltegiak, Euskara Sailaren bulegoa edota 663 070 492 telefono zenbakian eta ermua_berba@aek.eus helbidean.