ERMUA. Ermua Antzokiak salgai jarri ditu dagoeneko abenduko bonoak. Guztira 15 film eta estreinaldi berri eskainiko dira abenduan zehar. Horietatik zortzi film komertzialak izango dira, hiru zineklubekoak eta beste lau publiko gazteari bideratutakoak. Bonoak 14,30 euroan eros daitezke.

Asteko programazioa ostegunean hasiko da, 'Adam' titulukoarekin, zeina jatorrizko bertsioan proiektatuko azpitituluekin, arratsaldeko 7etatik aurrera. Ekoizpen frantsesa da, Maryam Touzanik zuzendutakoa. Istorioa Casablancan kokatzen den draman da, bere etxebizitzan gozotegi xume bat du eta alabarekin bizi den emakume batek haurdun dagoen gazte bat hartzeko eta laguntzeko edo ez erabaki behar duenean.

Zine komertzialean, larunbat arratsaldean, 19:00etatik aurrera, 'La llorona', Jayro Bustamanteren zuzendaritzapean ikusteko parada izango dugu. 97 minutu irauten duen beldurrezko guatemalar film bat da. 2019an Habanako (Kuba) jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia & soinu onenarena jaso zuen. Bigarren emanaldia astelehenean, hilak 7, izango da, 19: 00etan.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala William Nicholson zuzenduriko 'Regreso a Hop Gap' titulukoa da, 100 minutu irauten duena. 29 urte elkarrekin eman ostean, senar-emazteen arteko banaketa kontatzen duen drama familiarra da. Filma hori igandean (hilaren 6an) eta asteartean (abenduaren 8an) ikusi ahal izango dugu, 19:00etatik aurrera.

Azkenik, asteko programazioak iragarrita duen azken aukera gazteentzako saiokoa da, igande arratseko 5etakoa da, non 'Como perros y gatos. La patrulla unida' titulukoa ikustegko aukera izango dugun. Familiako kide guztientzat aproposa eta animali xarmagarriak protagonista dituena.