ERMUA. Koronabirusak eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Ermuko Udalak herriko merkataritza sustatzeko kanpaina abiarazi du. Alarma estatua dela eta, hainbat establezimenduk pertsiana jaitsi behar izan zuten, eta horrek galera ekonomiko handiak ekarri dizkie jabeei. Horregatik, Ermuak merkataritzari zuzendutako neurriak jarri ditu martxan.

Kanpinari jarri zaion leloa '+10 €' da, eta 30 euro kopurura arteko produktuak edo ondasunak erosi ahal izango ditugu bezero herritarrok bakarrik 20 euro ordainduta. Kopuru bi horien arteko aldea, Udalak gain hartuko eta ordainduko du; izan ere, udalak 20.000 euro jarri baititu kanpaina horretarako. Establezimendu partaideak taloi bat emango digu, gure datu pertsonalekin eta NAN zenbakiarekin bete ditzagun. Bizilagun bakoitzak bonu horietako bi erabili ahal izango ditugu gehienez.

Neurriaren onura banakako hobaria baino haratago doa; izan ere, merkataritza-jarduera suspertzea eta dirua zirkulazioan jartzea ekarriko baitu, eta hori ona izango da gizarte honen partaide garen guztiontzat, oro har. Hogei mila euroko zuzkidurarekin hirurogei mila mugituko dira, -hiru aldiz gehiago- une honetan oso beharrezkoa den zirkulatzaile edo diru likidoa. Herriko establezimendu guztiak batu daitezke kanpainara, EMOE elkarteko kide direnak zein ez direnak.

Kanpaina irekia eta zabala da establezimendu eta denda ororentzat, besteak beste, elikadura, oinetakoa, drogeria, ehungintza, moda, liburu-denda, lurrindegi, ile-apaindegi eta estetika zentroak esate-baterako; atxiki nahi dituzten mota guztietako.

Kanpainari atxikitako establezimenduek kartel bat jarritu dute beren erakusleiho edo sarreretan, eta horietan erosi ahal izango ditugu sustatutako bonuak. Horrela, onura edo laguntza mesedegarri izango zaigu bezero garenontzat eta baita tokiko merkatarientzat ere.