giten duen arte lan guztien moduan, barrutik sortarazitako bizipen eta sentimenduak ditu Jose Pablo Arriagak sorkuntzarako motore. Hala izan da betidanik. Eta egurrezko eskulturan aritua baden ere, beren familiatik eratorritako lanbidea dena, eta urte luzez jorratu duena milaka proiektutan barrena, markina-xemeindarrak berrogeialdia izan du inspirazio iturri bere azken lana aurkezterakoan. Oihalezko teilatua izenburupean, atzo arratsaldean aurkeztu zuen Instagram bidez bere azken lana. Irudigintza jorra-tzea du nobedade nagusi, ohi legez berak eskuz egindako eskulturekin batera.

Euskeraz zein erderaz, sare sozialen bidez jarraitzaileen sostengua jaso zuen atzokoan Arriagak. "Azkenaldian argazkigintzako ikastaro batean ari naiz eta oraingo lanetarako berau erabili du" espresio molde bezala. Erakusketa ez baden ere, betiko tankeran ulertzen dena, azkenaldian guztiok etxean gaituen pandemia du hizpide Arriagak. "Momentuan pasatzen zaizkidan gauzei buruz aritzen naiz. Eta oraingoan ere, hala da. Pandemiaz ari naiz, egoera normaletik gaur eguneko ezohiko egoerara eraman gaituena. Inoiz ez bizitakoak bizitzen ari gara", dioenez. Eta hari horri tiraka, horu eskultura eta hormigoizko telaz osatutako bost argazki aurkeztu ditu, olanean inprimatutakoak. Obra handiak dira, "bi metro eta erdiko altuera dutenak". Eta gaur egun Arriagaren Markina-Xemeingo lokalean zintzilik direnak.

"Momentu latzak igarota", sorkun-tzari ebatu da markinarra. "garai ilunak bizi ditugu, denok. Eta nire kasuan zerbait sortzea lagungarri da". Argazkia eta eskultura uztartuz, "bide berrietan barrena" da. Baina, zergatik oihalak? "Babesten duen materialea da. Pentsa gerta litezkeen ezbeharretan -naturak sortutako katastrofeak adibide izan litezke-, nola babeserako erabiltzen den". Aterpe modura irudikatzen du Arriagak oihala, estalpe funtzioa baduelako. Eta gaur egun milaka bizilagunen estalpe diren etxebizi-tzak ere presente dira artelanean, nolabait. "Besteen egoera gurera parekatu nahi izan dut, enpatia sortarazi bizitzen ari garen garai hauetan". Abstraktikoki, materiale aproposa dela irizten dio, eta tolestutako oihalen irudien bitartez hori irudikatzen saiatu da. Argazkiak ere "biziak direla" dio. Beroriek, argazkietan inprimatuta, "indarra ematen diote lanari". Mezua ere, "positiboa" izatea nahi du sortzaileak, errealitatearen zati bat isladatuz.

Jakin badaki Arriagak "denok ari garela momentu zailak pasatzen". Artista den heinean, eta sorkuntza duelarik ogibide urte luzeetan zehar, "nik ere zailtasunak izango ditut. Gauden egoeran egonda, kultura eta sorkuntza azken lerroan jartzeko arriskua badago, eta dena hankaz gora jartzeko arriskua bada". Etorkizuna ez hain argi ikusten baduen ere -iraganean ere erabaki latzak hartutakoa da, besteak beste bere familiaren ogibide izandako zurezko kutxa tradizionalak eskuz egitea utzi beharra-, markinarrak "lan hauek sorkuntza prozesua eskape modukoa" suertatu zaio. "Tailerrera bajatu, etxea utzi ordu tarte batzuetan eta lanean aritzea positiboa" egin zaio. "Baina, imajinatzen dut, euren etxeetan daudenen moduko esperientzia pasatzen ari naizela, dio mundu zabaleko hainbat tokitan izan den Arriagak. "Artistentzako ere, ez dut inoiz horrelako egoerarik sufritu".

Erakusketa bi astez egongo da ikusgai Markinako Osteko kalean Jose Pablo Arriagak duen tailerrean. Atzo instagram bidez egindako aurkezpenak ere iraungitze data badute. 48 ordutan mantenduko da ikusgai aurkezpena. Baina etorkizunak zer ekarriko dio argitzea zailagoa da. "Ez dakigu zer gertatuko den etorkizunean, ezta nire azken lanek zein bide hartuko duten". Baina litekeena da Arriagak montatutako azken erakusketa beste sare sozial batzuetan ikustaraztea. "Badago igotzeko aukera, eta jende gehiagori iristeko aukera izatea", dioenez, nahiz eta oraindik ez duen erabakirik hartu. "Ikusiko dugu nora garamatzan koronabirusak eragindako itxialdiak", gaineratzen duenez.

"Enpatia sortaraztea" nahi du Jose Pablo Arriaga markina-xemeindarrak bere azken lanarekin, ohialak "babes modura" irudikatuz

Etorkizunak zer ekarriko duen esperoan, bere artelana tailerren utziko du Arriagak, "gutxienez datozen bi asteotan"