ERMUA. Koronabirusak eragindako alarma egoerak aldaketa nabarmenak egin ditu gizarte osoan. Hainbat enpresa, erakunde edota pertsona indibidual euren lanak mundu digitalera adaptatu behar izan dituzte. Hurrengo ostegunean, tokiko politika berritzaileentzako topagunea den Innpulso sareak mintegi birtuala eskainiko du bere webgunean.

Horrelako ekitaldi bi garatu ditu, hurrengo ostegunean, apirilak 16, hirugarrena egingo du. Bere titulua "tokiko berrikuntza COVID-19 birusaren garaietan" da eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkate eta Innpulso Sareko presidentziak partekatzen duen kideak eskainiko du. Web bidezko mintegi edo webinar hori eguerdian -12:00etan- hasiko da eta ordu erdi inguruko iraupena izango du. Zoom plataforman garatuko da, oso intuitiboa eta erabiltzeko erraza, eta interesa duten pertsona guztiei irekita egongo da. Gainera, saioaren azken zatian elkarri eragiteko eta galderak egiteko aukera izango dute. Bilera horretara batzeko, esteka honetan klik egin beharko dute: zoom.us/redinnpulso, eta identifikazio edo ID deritzana bat eskatuz gero, zenbakien konbinazio hau sartu: 832 3805 3055.

Web bidezko mintegi hau Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatutako Innpulso-Zientzia eta Berrikuntzaren Hirien Sarearen ekimena da, COVID-19 pandemiaren ondoriozko konfinamenduan, Innpulso sareko kide diren hiriak konektatuta eta aktibo mantentzeko konpromisoari jarraiki egiten dena. Hori guztia, berrikuntzaren sugarrari eta kideen arteko topaketari eusteko xedez.