ERMUA. Eibar eta Ermuako Gurutze Gorriak eskuko ozono-ekipo bat jasoko du Ermuko Udalaren partez, koronabirusaren aurka erabiltzen dituzten ibilgailu eta espazioetan desinfekzio lanak aurrera eraman ahal izateko, ahalik eta seguruen lan egin dezaten.

Herriko Gurutze Gorria boluntarioen sarea koordinatzen ari da. Sare hori, konfinamenduak irauten duen bitartean eta kalera irtetea ezinezkoa denez, arrisku-taldeen barne kontsideratzen diren pertsonentzako botikan produktu farmakologiakoak jaso eta etxera eramaten ari zaie; baita elikagai-bankuaren banaketak eta adineko pertsonentzako eta enkarguak ere egiten ari da. Zeregin horietan ibilgailuak erabiltzen ari dira garraio eta zama-lanetarako, helburua horiek esterilizatzea eta materialen asepsia areagotzea delarik, partaide diren guztien osasuna bermatzeko; boluntarioena nahiz laguntza jasotzen ari diren pertsonena.

Eskuko ekipo hori ozonoa sortu eta tarteka elementuak lurruntzeko balio du, talka-tratamendu gisa (pertsonarik ez dagoen lekuetan), bere aplikazioaren bidez, birusak, bakterioak, onddoak, lizunak eta usainak ezabatzen eta barne-espazioak higienizatzen ditu, hala nola gelak, aretoak, aldagelak, biltegiak, ibilgailuen barnealdea, eta abar.

Aparailuaren salmenta prezioa mila euro ingurukoa da, BEZ barne, eta egokitzat jo da egun bizi dugun pandemia kutsakorraren egoerari aurre egiteko. Aukeraturiko ereduaren izen komertziala 'Steril portátil 10G' da. Ermuko Udalak kostua gain hartu du eta ekipamendu berri hori Ermua eta Eibarko Gurutze Gorriaren taldeari emango dio, gauzatzen dituzten laguntza- eta zerbitzu-lanetarako hobekuntza gisa erabil dezaten.