ERMUA. Oraingoa konfinamenduko hirugarren asteburua izango da. Jendea ezin da euren etxeetatik atera eta, horregatik, egoera ahalik eta eramangarrien egiteko, Ermuko Udalak aurreko asteburuetan egindako kalejira errepikatzea erabaki du.

Ekimena batez ere haur txikienei eta adineko pertsonei zuzendutako dago eta udalerri osora zabaldu dute, hasieratik oso harrera ona izan duelako. Horretarako, hiriko ibilbidea bi zatitan banatu eta goiz eta arratsaldeko kalejira egingo dute, musikaren alaitasunik gabe ez uzteko inolako auzo, kale, txoko eta bazterrik.

Bihar haurrentzako beste bi abesti ezagun eta dibertigarri erabiliko dituzte, oraindik zehazteke dituztenak. Bi abestiekin 7 bat minutu betetzen dira eta ia 50 geldialdi aurreikusita daude. Autoaren geldialdien arteko joan-etorrietan, beste abesti bat erabiliko da. Ibilgailuak goizeko 11: 00etan ekingo dio ibilbideari Okin Zuri auzotik hasita, eta arratsaldeko 2:00ak aldera amaituko du Sallabenten. Autoa pasako den ordutegiak erreferentzialak eta gutxi gorabeherakoak dira, hortaz errefentzia gisa hartu behar da malgutasunez:

  • 11:00etan: Okin Zuri.
  • 12:00etan: Zubiaurreko goiko aldea, S Roke eta S. Isidro
  • 12:45etan: Santa Ana, Abeletxe, Kaltxango..
  • 13:00etan: Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideak
  • 13:30etan: Sallabente. Ordu 2ak inguruan bukatuz.

Arratsaldean, poza kaleetara eta balkoietara eramateko kalejira musikala 17:30etan abiatuko da Abeletxeko Adinekoen Egoitzatik. Aurreikusitako ibilbidea eta erreferentziako ordutegi estimatua honako hau da:

  • 18:00etan: Zearkale eta San Pelaio.
  • 18:45etan: Aldapa eta Ongarai
  • 19:15etan: Errebalburu.
  • 19:45etan: Probaleku eta Zubiaurre.