BILBO. 2016an garajeetan egon ziren filtrazioak zirela eta, Ermukok Udalak Forja plazako elementuak kendu behar izan zituen ezbeharrak saihesteko. Orain, hiru urte pasatu eta gero, behin filtrazioak konponduta, Udalak elementuak berriro ere jarri ditu umeek eta gazteek horiek goza ditzaten.

Udazken honetan, garaje-erkidegoarekin adostu ondoren eta elementuak burdinazko xafla galbanizatu batzuei finkatzean datzan alternatiba tekniko bat bilatu ostean elementu jostagarri berriak jarri dira berriz ere. Xafla horiek grabitatearen eta zoladuraren pisuaren ondorioz, jokoa egonkorra izatea eta haren erabilera segurua bermatzea lortzen da. Elementuak jarri dira Haurren Aholku Batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta.

Udalbatzak eta Haurren Aholku Batzordeko kideek atzo arratsaldean bisitatu zuten gunea eta bertan jarritako plaka bat estalgabetu zuten, non gazteen organoari eskerrak ematen zaizkion. Plakan idatzitakoa ondorengoa da: "Haurren Kontseiluari eskerrak emanez. Umeek ikasteko jolastu ez arren, jolasean ikasten dute”. Bildutako pertsonek mokadutxo bat eta freskagarri batzuk partekatu zituzten. Taldearen buru izan zen Juan Carlos Abascal alkatea, bertan izanik Rosa Mª Cid eta José Manuel López taldekideak, EAJ-PNV taldeko Arritokieta Araiztegi eta Miren Urionagüena zinegotziak eta Julen Domínguez (Elkarrekin Ermua) bozeramailea.

Plazan jarritako jolasak eta elementuak haurren kontseilua osatzen duten haurrek aukeratu dituzte. Bi gunetan banatuta daude: bata 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat (txirristak) izanik eta, bestea, 6 eta 14 urte bitartekoentzat.

Enpresa hornitzailea Urbabil 2000 SL izan da, parkeen mantentze prebentiboak eta zuzentzaileak hilero egiten dituenarena. Forja, Errotabarri, San Lorenzo, Okinzuri eta San Pelaio parkeak berritzeko aurrekontua 227.359,00 eurokoa izan da, BEZa barne. Kopuru hori 2019ko ekitaldiko aurrekontuan jasotako eta hornitutako zenbatekoa izanik, PSE-EE/PSOE eta EAJ-PNV taldeek adostutako akordioaren baitan.