Bilbao Basketen partiduetan egin ohi duen bezala, Bilbobusen zerbitzu berezi bat jarriko du igande honetan Bilbao Arenan ospatuko den Final Four Basketball Champions League 2022aren finalera joateko. Neurri honekin, Bilboko Udalak zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du. Linea berezi hau Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da.

Horrela, bada, ostiralean, Final Four Basketball Champions League 2022 delakoaren kariaz, 17:00etan eta 20:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 16:00etik eta 19:00etik aurrera). Partidak amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 y 76 autobus-lineak haien ibilbideak aldatuko dituzte partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo du.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo Bilboko Udalaren webgunean.