Bilboko Udalak Udal Hilerriko Argazki Lehiaketaren I. Edizioaren irabazleak jakinarazi ditu. Zehazki, lehen saria Begoña Guillén Monterok irabazi du, «Desesperantza» izenburupean; bigarrena Eduardo López Arceoren «Txoria txori» izeneko irudiak irabazi du, eta hirugarrena Jesús Ángel Esteras Lópezen «Acariciando el cielo» lanak.

Lehiaketa joan den apirilaren 23an egin zen, Bilbao Zerbitzuak erakundea Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean egiten ari den Bilboko udal hilerriko kultur programazioaren barruan, eta 25 pertsonak hartu zuten parte.

"Lehiaketari esker, Bilboko udal Hilerria parte hartu duten argazkilarien objektibotik ezagutu ahal izan dugu, eta irudi horiek are ederrago egiten duten xehetasun asko eman dizkigute. Helburua kultur sorkuntza bultzatzea eta Hilerriko kultura eta ondarea sustatzea zen, argazkigintzaren bidez, adierazpen artistiko gisa, eta obren kalitatea ikusita lortu dugula ematen du", adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Argazkigintzan ospe eta izen handia duten Ignacio Pérez El Correoko argazkilariak eta Óscar González DEIAko argazkilariak osatu dute epaimahaia, eta eurekin batera Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidenteak eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuak-eko zuzendariak ere.

Epaimahaiak "originaltasuna, kalitate teknikoa eta estetikoa, sentsibilitatea, gaitasun kritikoa eta komunikatiboa, eta proposatu zen Bilboko udal Hilerriko heriotzaren inguruko artea esanahirik zabalenean gaira egokitzen jakitea" baloratu ditu. Era berean lehiaketara aurkeztutako lanen maila altua nabarmendu du, sarituez gain. Horren ondorioz oso zaila izan da azken erabakia hartzea.