Bueltan da 'Mila Musika Haria' zikloa. Datorren ostegunetik aurrera, abenduak 2, Bilboko Udalak martxan jarriko du ekimen honen hamabigarren edizioa.

Ekimen honek abenduaren 2an, 3an, 10ean eta 11n Bertendona Institutuan egingo diren lau kontzertu biltzen ditu.

Aurtengo edizioan Adama Guindo & Juan Carlos Maffre, Bapo Estéreo, Germán Díaz & Benxamín Otero eta Howdy arituko dira.

Kontzertuak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak salgai daude webgune honetan, 5 euroren truke.

MILA MUSIKA HARIA

  • Abenduak 2, 19:00etan. Adama Guindo & Juan Carlos Maffre - Wassoulou con sabor

Mendebaldeko Afrikako musika-tradizioaren eta Kubako musikaren arteko topaketatik sortzen da kontzertu berezi hau. Izan ere, kultura bi handi horien sustrai afroak aztertzen dira. Bertan uztartzen dira wassoulou musikako tinbre eta soinu tradizionalak, n'goni idiosinkratikoaren eta Adama Guindoren (Burkina Faso) ahotsaren bidez interpretatuak, Juan Carlos Maffre (Holguín) maisu kubatarrak pianoaren kontrapuntua jartzen duelarik.

  • Abenduak 3, 19:00etan. Bapo Estéreo

Edurne Olazabal (biola), Javier Urquiza (gitarra), Enrique Lafuente (kontrabaxua) y Usue Zapata (zeharkako flauta) musikariek osatzen dute Bapo Estéreo. Gasteizko harizko eta zeharkako txirulako laukote honek eskaintzen digun musika proposamena era askotako kanta herrikoiak dira, jendearentzat oso ezagunak, eta irizpide eta gustu pertsonalaren arabera interpretatu eta moldatzen dituzte.

  • Abenduak 10, 19:00etan. Germán Díaz & Benxamín Otero - Trece canciones bonitas

Benxamín Otero (adar ingelesa, oboea, musika-kaxa programagarria) eta Germán Díaz (zarrabetea, musika-kaxa programagarria, aurephonea, Barbariako organoa, bendhira, zarba eta ahotsa) kontzertu bat eskaintzen dute, zeinetako abestiak aukeratzeko argumentu bakarra izan den musikarien belarrietara politak izatea€Schubert, Satie, Galliano edo Clastrier bezalako konpositoreen lanak eta beren melodiek osatzen dute kontzertu personal honetako corpus eklektikoa. Oboeak eta adar ingelesak bat egiten dute zarrabetearen Erdi Aroko sonoritateekin eta Otero eta Diazek beren kartoiak zulatuz eraiki dituzten tresna mekaniko bereziekin, melodía zaharrei gaur egungo moldaketak emanez.

  • Abenduak 11, 19:00etan. Howdy - Bluegrass

Jon Arzelus (kontrabaxua), Julen Maestro (akordeoi diatonikoa), Gorka Arranz (gitarra eta ahotsa), Jose Mari Pulido (banjoa) eta Urbil Artola (dobroa) dira Howdy. Folk eta herri musika zaleak izanik, bereziki bluegrass estiloan, batez ere beraien sormeneko doinu eta abestiekin osatzen dute errepertorioa. 40. hamarkadan Bill Monroek sotutako musika estilo hau dute zutabe nagusi, baina Old Time eta keltiar kutsuko zenbait doinu ere tartekatzen dituzte.