Bilboko Udalak Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak itzuliko direla iragarri du, Gabonetako tradizio osoa. Hain zuzen ere, 13 gabon-kanta eta abesti tradizional kontzertu eskainiko dira hiriko hainbat elizatan urtarrilaren 4ra arte. Emanaldiak barruti eta auzo guztietara iristeko moduan banatuko dira.

Bilboko txoko guztietatik etorritako abesbatzek eta orfeoiek, guztira 25 talde, abesti horiek Bilboko auzoetako eliza hauetara eramango dituzte: Abando (San Francisco de Asís Eliza), Atxuri (La Encarnación Eliza), Castaños (El Salvador Eliza), Deusto (San Inazio Eliza), Indautxu (El Carmen Eliza), La Peña (El Buen Pastor Eliza), Rekalde (Nuestra Señora del Rosario Eliza), Otxarkoaga (Los Santos Justo y Pastor Parrokia), San Adrián (San Luis Beltrán Eliza), Santutxu (El Carmelo Eliza), Txurdinaga (Santa María de Birjinetxe Parrokia), Zabala (San Rafael Eliza) eta Zorrotza (La Milagrosa Parrokia).

Kontzertuek sarrera librea izango dute, leku-kopurua osatu arte, eta ordubete iraungo dute. Musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da beti.

Hona hemen kontzertuen egutegia eta bakoitzean parte hartuko duten taldeak:

  • Osteguna, azaroak 25, 19:00etan: San Inazio Eliza (Deustu), Euskeria Abesbatza eta San Inazio Abesbatza.
  • Ostirala, azaroak 26, 19:00etan: La Encarnación Eliza (Atxuri), Coro y Orquesta de Cámara de Bilbao.
  • Ostirala, abenduak 3, 20:30ean: Nuestra Señora del Rosario Eliza (Errekalde), Otxote Lur Maitea eta Bagabiltza Abesbatza.
  • Osteguna, abenduak 9, 19:00etan: La Milagrosa Parrokia (Zorrotza), Coro del Club Deportivo eta Mikel Deuna Abesbatza
  • Ostirala, abenduak 10, 20:00etan: El Salvador Eliza (Castaños), Agrupación Coral Otxarkoaga eta Coro Lagundi.
  • Larunbata, abenduak 11, 19:30ean: San Francisco de Asís (5ª Parroquia) Eliza (Abando), Bilbao Musika Gazte Abesbatza eta Orfeón San Antón.
  • Osteguna, abenduak 16, 19:00etan: San Luis Beltran Eliza (San Adrián), Coro Emays eta Jatorki Abesbatza.
  • Ostirala, abenduak 17, 20:00etan: Santa María de Birjinetxe Parrokia (Txurdinaga), Sanfran Korue eta Garaizarko Matsorriak.
  • Asteartea, abenduak 21, 20:30etan: Buen Pastor Eliza (Abusu), Arraizpe Agrupación Coral eta Andre Berri Abesbatza.
  • Asteazkena, abenduak 22, 20:30etan: Los Santos Justo y Pastor Parrokia (Otxarkoaga), Begoñako Sustraiak Abesbatza eta Coro de Ingenieros de Bizkaia.
  • Asteartea, abenduak 28, 19:00etan: San Rafael Eliza (Zabala), Inmakuladako Abeslariak Abesbatza eta Asociación Coral Rossini de Bilbao.
  • Astelehena, urtarrilak 3, 20:00etan: El Carmen Eliza (Indautxu), Gaudeamus Hodie Abesbatza eta Iubilo Bilbao Abesbatza.
  • Asteartea, urtarrilak 4, 20:30ean: El Carmelo Eliza (Santutxu), Deustoarrak Abesbatza eta Ars Viva Abesbatza.