Astero bezala, Bilboko Udalak egitarau zabala eskainiko du datorren astelehenetik, azaroak 15, hilaren 21era bitartean. Kultur agendak adin eta gustu guztietarako ekintzak izango ditu.

ARTE ESZENIKOAK

Bilboko Zirkuitua barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

  • Azaroak 18, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia. Skené Teatro - El salto de Léucade. “El Salto de Léucade” Agiaren istorioa kontatzen du, Spyros gobernadorearen alabarena. Poesia-ikasketak amaitu ondoren, bere uharte maitera itzuli da, eta han Eirene ezagutu du, aitaren emazte berria.
  • Azaroak 19, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia. Mama Crea - Cosas insignificantes por las que seguir viviendo. Duncan Macmillanen “Every Brilliant Thing” liburuan oinarrituta, lan honek amaren depresioa gertutik bizi duen pertsona baten istorioa kontatzen du, eta, hari laguntzeko, bizitzari merezi izateko hainbat gauza idazten dizkio.

ZINEMA

ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 63. edizioarekin aurrera jarraitzen du. Azaroaren 19ra arte, jaialdiak 123 film, 45 euskal produkziokoak (34 film labur eta 11 film luze) programatuko ditu. Aurkeztutako filmen erdiak baino gehiago estreinatu dira Estatuan.

EUSKAL FOLKLOREA

“Dantza Plazetan” azaroko asteburuetan itzultzen da. Ekimen honen bidez, hiriko plazek tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. “Dantza Plazetan” programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei

  • Azaroak 20, 11:30ean. San Inazio - Erraldoien kalejira (Ondalan Erraldoien Konpartsa)
  • Azaroak 21, 12:00etan. Indautxu - Dantza Alarde (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
  • Azaroak 21, 13:00etan. Basurtu - Trenbideko Etorbidea. Haurren dantzen alardea. (Beti Jai Alai Dantzari Taldea)
  • Azaroak 21, 13:00etan. Ibarrekolanda Plaza - Erromeria (Bihotz Alai Dantza Taldea)

ERAKUSKETAK

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak hainbat erakusketa ibiltari eskainiko ditu udazkenean zehar auzoetako Udaltegietan zehar. Azaroaren 18ra arte.

  • Castañoseko Udaltegia: Sol Agirre. “Ver, Mirar, Observar” - Argazkigintza. Erakusketa hau artisau eta diseinugile anonimoentzako omenaldia da. Beraiei esker, egunero herri eta hirietan zehar ibiltzean ikusten dugunari begiratzeak merezi du.
  • Begoñako Udaltegia: José Vicente Sobradillo - Margoa. Ingeniari erretiratua. Olio-pinturarekiko grina jartzen du praktikan, hainbat gai eta estilotako mihisean oinarrituta, Bilboko estudio/lantegi batera joan ondoren. Gozatzen du XIX. mendeko pintore inpresionisten doitasun-erreplikak egiten.
  • Ibarrekolanda - San Inazioko Udaltegia. Karen Amaia. “Esto no es un árbol” - Argazkigintza. Erakusketa hau artistak Afrikan zehar egin zuen bidaia birtualaren emaitza da, Covid -19 pandemia konfinatu behar izan zuenetik. Google maps-en Afrikako hainbat herrialdetan barrena egindako ibilbidean, goitik begiratuta, ibaien, delten, mendikateen eta abarren erliebeak zuhaitzen pareidolia harrigarriak zirela ikusi zuen.
  • Errekaldeko Udaltegia. Alfonso Moral. “Libre&Iraunkorrak / Libres&Sostenibles” - Argazkigintza. Guatemalako Solola Sailean, kaqchikel emakume indigenak, indarkeria matxistatik bizirik atera direnak, beren ekoizpen-aukerak sortzen ari dira, ahalduntze ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bateratuz.
  • Otxarkoagako Udaltegian. “Algunas Mujeres Pioneras” - Margoa. IES Errekaldeberri BHI, 4.ko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleek, 2020-2021 ikasturtean egin duten erakusketa aurkeztu nahi dute. Erabilitako prozedura eta teknikaz aparte, erakusketa honen helburua da gaur eguneko emakume eredugarrien ikusgarritasunean dagoen hutsune garrantzitsuari erantzutea.
  • Abandoko Udaltegia. Imanol Marrodán. “Tantaka. Aske Rot Punkt Art”. Tantaka boulder-eskalada espazio-arkitektura bat da. Sortzailearen beraren eta bere semearen arteko esperientzia pertsonal eta osoa da. Lan-prozesuak bi urte baino gehiago iraun du (2019 eta 2021).

LITERATURA

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan:

  • Azaroak 19:00etan: Aranzadi Elkarteak emandako hitzaldia
  • Azaroak 16 19:0etan: “Eztabaidak Literaturarekin” zikloaren hitzaldi berria Berna González Harbour eta Jon Arretxerekin, nobela beltzean oinarritua.
  • Azaroak 18 19:00etan: “Emakumeak zientzia egiten dute” zikloaren hitzaldi berria
  • Azaroak 19 19:00etan: Bidebarrieta Kulturgunean Jokin Erkorekaren poema-liburu berriaren aurkezpena egingo da.

MUSIKA

Txitxarriloak. “Txitxarrilloak” indartsu itzuli dira igande-arratsaldeak dantzaren inguruan Bilboko Casillako pabiloira. Ordu erdiko atsedenaldiarekin, tokiko dantza-orkestra entzutetsuenak izango dira.

  • Azaroak 21 18:00etatik 21:00ra La Casilla Pabiloia. Orquesta Maran.