Bidebarrietako liburutegiak Txistulari Bandaren bigarren kontzertua hartuko du

21.10.2021 | 15:22
Bidebarrietako liburutegiak Txistulari Bandaren bigarren kontzertua hartuko du

Datorren larunbatean Bilboko Udal Txistulari Bandako bigarren kontzertua izango da. Zehazki,  Bidebarrietako Liburutegiak hartuko du eta 19:00etan hasiko da. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, azaroan eta abenduan beste kontzertu bat eskainiko dute, ziklo honen barruan.

Aurrekoan bezala, kasu honetan ere, Garikoitz Mendizabalek zuzendutako taldea banda tradizional formatuan arituko da. Obra klasikoen egitarau dotorea prestatu dute, besteak beste, zortzikoak, polkak, balsak, fandangoak, etab. Sabin Bikandi, Ramón Méndez Orbegozo, Pascual Pérez Choví edo José Domingo de Santa Teresa egile handien abestiak interpretatuko dituzte. Era berean, herriko doinuak eta egile ezezagunaren obrak joko dituzte Jose Ignazio Ansorenaren moldaketekin.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Liburutegiko hurrengo hitzordua, urteko hirugarrena eta azken-aurrekoa, datorren azaroaren 20an izango da.

Baina, aurretik, azaroaren 8an, boskotea Euskalduna Jauregiko agertokitik pasako da, eta, bertan, Elisabeth Pérez ilustratzailearen irudi eta poemek lagunduko dituzte Bandaren doinuak. Giro goxo eta intimo baten murgilduz ilustratzaileak ipuin xamur bat kontatuko du: "Arrain on baten memoria". Momentu nostalgikoak gure tradizio doinuen alaitasunarekin uztartuko dira, irudien magia eta mugikortasuna txistu musikarekin nahastuz.

Bilbobusek eskainiko ditu zerbitzu bereziak larunbatean

Larunbatean, urriak 23, Athletic Club eta Villareal taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.

AZKEN IRTEERAK

28. linea (Uribarri/Altamira)
Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 23:00, 23:10
Altamirarantz, Sabino Araneko 32tik: 23:10

38. linea (Otxarkoaga/Basurtu-Intermodal) Intermodaletik: 23:00, 23:10

56. linea (La Peña/Jesusen Bihotza) Jesusen Bihotzetik: 23:00, 23:10

57. linea (Miribilla/Ospitalea) Ospitaletik: 23:10

62. linea (San Mames/Arabella)Jesusen Bihotzetik: 23:00, 23:10

noticias de deia