Diversitours-Aniztasuna Tours ekimena San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetara iritsiko da larunbat honetan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Auzoetan zeharreko hainbat ibilbide dira, horietako bakoitzaren kulturarteko ikuspegia eskaintzeko. Lehenengo jardunaldia urriaren 23an izango da, baina bi gehiago daude urriaren 30ean eta azaroaren 6an

Aldez aurretik formazioa hartutako auzotarrek hurbilduko dituzte bisitariak komunitatearen historiara, leku eta saltegi ospetsuetara, eta, funtsean, auzo bakoitzaren agerpen sozial, ekonomiazko eta kulturazkoen dibertsitatera. "Ikustaldi ezohikoa da, urian eskaintzen den beste edozein ez bezalakoa", agertu du Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotzi Itziar Urtasunek, saileko taldearekin eta ekimen honetan antolatzaile nahiz gida moduan parte hartu duten pertsona guztiekin batera egindako ibilaldi gidatu proba gisakoan parte harturik.

INTERCULTURAL CITIES PROGRAMA

Proiektuaren helburua da uriko migrazioaren eta kultura-aniztasunaren inguruan narrazio eta jarrera berriak sustatzea, parte hartzen duten pertsonak bizitzaz betetako leku eta esperientzietara hurbilduz, nahiz eta leku horiek hirietako bisita-zirkuituetan nekez agertu. Ekimen horrek "herritar toleranteen, kritikoen, inklusiboen eta kulturartekotasunen aldeko apustua egiten duten pertsonak ahalduntzea du helburu; estereotipo negatiboen, gorroto-diskurtsoaren eta estremismoen gorakada globalaren aurkako borrokan lagundu nahi du", adierazi du Itziar Urtasunek

Bilboko Udalak bigarren urtez jarraian jaso du Europako Kontseiluaren Intercultural Cities (ICC) programaren dirulaguntza, “Diversitours-Aniztasuna Tours” ekimena abian jartzeko. Uriko kulturarteko ibilaldi horietan parte hartzen du Koop SF 34 entitateak, eta ibilbideak Migrantour Europako Sareak Red Europea Migrantour sortutako esperientzian eta ezagutzan oinarritzen dira. Komunitateko eragileek gidatutako ibilbideen hezkuntza-proposamen bat da, Turin, Milan, Lisboa, Brusela, Marseilla, Paris edo Bartzelona hirietako kultura-aberastasunaren eta -aniztasunaren garrantzia azpimarratzeko.

Migrantour ibilbideak migrazioen eta kulturen arteko elkarbizitzaren iraganeko eta oraingo historia adierazgarria duten auzoetan egiten dira. Ekaineko eta uztaileko lehen fasean, MIGRANTOURen MIGRANTOUR esku-hartze komunitarioaren eredua aztertu da, Europako 20 hiritan baino gehiagotan dagoen turismo sozial eta solidarioaren Europako proiektua. Bilera telematikoak egin dira Turin, Milan eta Lisboako programen koordinatzaileekin, eta harreman etengabe izan da Bartzelonarekin.