SUM Bilbao 21 biltzarra amaiera heltzen da ostiral honetan. Bi egun hauetan zehar, Bilbok bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bildu ditu, hiri-mugikortasun jasangarriaren erronkak eta aukerak aztertzeko eta mundu osoko hirien arrakasta-kasuak ezagutarazteko. Kongresu honen bigarren edizioa da, eta oraingo honetan funtsezko hiru zutabetan oinarritu da: trantsizio energetikoa; gobernantza eta finantzaketa; eta mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza.

Felipe VI.a erregeak inauguratu du biltzarra, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agendako Ministroa, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Antonio Brufau Repsoleko Presidentea eta Emiliano López Atxurra Petronorreko Presidentea tarteko direla, beste hainbat agintarirekin batera.

Bilboko Udalak eta Petronorrek antolatutako biltzar honetako hitzaldiak Estatu Batuak, Kenia, Kolonbia, Albania, Erresuma Batua, Argentina, Portugal, Herbehereak, Peru, Belgika, Alemania, Costa Rica, Mexiko, Filipinak, Espainia eta beste hainbat herrialdetako agintaritza, enpresa eta zentro teknologikoen entzute handiko ordezkariek emango dituzte. Aditu horiek guztiak estu-estu lotuta daude energia sektorearekin, automobilgintzarekin, garraioaren industriarekin, mugikortasun, logistika eta banaketaren arloetako zerbitzuekin, teknologiarekin, telekomunikazioekin, azpiegiturekin eta finantza arloarekin, eta horien parte-hartzeak hiru gai nagusi hauek ditu ardatz: trantsizio energetikoa; gobernantza eta finantzaketa; eta mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza.

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

Alde batetik, topaketak arreta berezia eman die hiriek trantsizio energetikoan zein egungo erregulazio-esparruan duten eginkizunari eta hidrogenoak, energia garbiek eta energiaren deskarbonizazioak eskaintzen dituzten aukerei.

Ardatz honetan, honako hauen parte-hartzea nabarmen daiteke: Tomás Malango, Repsoleko Hidrogenoaren arloko Zuzendaria; Abigail Binay, Filipinetako Makati hiriko Alkatea eta Global Convenant of Mayors for Climate and Energy-ko Alkate eta Liderren Batzordeko kidea; José López-Tafall, ANFACeko Zuzendari Nagusia; Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburua; edota Aitor Arzuaga, Ibileko Zuzendari Nagusia.

GOBERNANTZA ETA FINANTZAKETA

Bigarren ardatz tematikoak gobernantza eta finantzaketa ditu aztergai eta arreta berezia eman die trantsizio energetikoaren Europako agendari, klima-aldaketa arintzeko arau-esparruei, aliantza publiko-pribatuei eta metropolietako zein maila anitzeko gobernantzari.

Horretaz guztiaz eztabaidatzeko, SUM Bilbao 2021 biltzarrean izango dira Pere Calvet, Kataluniako Generalitateko Trenbideetako Zuzendari Nagusia eta Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasuneko Ohorezko Presidentea; Milagros Tolón, Toledoko alkatea eta FEMPeko lehendakariordea; Gorka Urtaran, Gasteizko Alkatea eta EUDELeko Presidentea; Luisa Elena Burga, Limako metropoli-eskualdeko Mugikortasuneko Idazkaria; Cristina Lobillo, Europar Batasuneko Energia Zuzendaritza Nagusiko Energia-Politikako Burua; eta Carlos Cuadrado, Txileko Huechuraba hiriko Alkatea eta FLACMAko Presidenteordea; besteak beste.

MUGIKORTASUNA, DIGITALIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA

Hirugarren ardatz tematikoa “Mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza” da. Mugikortasunaren kasuan, ondo kontuan hartuko da konektatua, irisgarria, planifikatua eta garraio publikoaren erabilerari lotua izan dadila. Mugikortasunaren zerbitzura sortu diren teknologia berriak aztertuko dira, baita pertsonen nahiz merkantzien mugikortasunak ekonomia garatzeko dakartzan aukerak ere.

Azken ardatz honek honako hauen ikuspegiak bilduko ditu: Alfonso Gil, FEMPeko Mugikortasun eta Garraio Batzordeko Presidentea; Joao Galamba, Portugalgo Gobernuko Energiaren Arloko Estatu Idazkari Laguntzailea; Pere Navarro, DGTko Zuzendari Nagusia; Pedro Mier, AMETICeko Presidentea; Luis Moreno, Galiziako Automobilgintzako Zentro Teknologikoko Zuzendari Nagusia; edota Eneko Goia, Donostiako Alkatea.

Era berean, hainbat arrakasta-kasu aurkeztuko dira Iomob, Correos, ONU Habitat, Estafeta Mexicana, Euskadiko Logistika eta Mugikortasun Klusterra, Women In Mobility London, Green Hydrogen Coalition, Alsa, Talgo, Kapsch TrafficCom, Irizar e-mobility eta Tecnaliaren eskutik, besteak beste.