Bilboko Udala aurrera darrai garapenerako nazioarteko lankidetzaren aldeko apustuarekin. Oraingo honetan, 167.500 euroko inbertsioa bideratu egin du azken hiru urtetan zehar Kongoko Errepublika Demokratikoan nekazaritza eta emakumeen ahalduntzean uztartzen dituen proiektu bat garatu ahal izateko. Laguntza hori "FIS lankidetza eta garapena" eman dio (Bilboko GKE bat).

Helburua nekazaritza-sarea mesedetzea da, genero-berdintasunetik abiatuta, familia onuradunen bizi-baldintzak hobetuz eta emakumeei ekoizpen-faktoreak eta azpiegiturak eskuratzen lagunduz, euren lan-baldintzak hobetzeko eta ekoizpen-prozesuan duten parte-hartzea areagotzeko.

Proiektua Lutendele eta Ngombe-ko nekazariei zuzendu zaie. Bi nekazari-gune horiek oso ekintzaileak dira. Kinshasako periferian daude, Mont-Ngafula udalerrian. Nekazariok Kinshasa mendebaldeko nekazari elkarteko kide dira. Guztira 112 kide dira (80 emakume eta 32 gizon).

Funtsean, gaikuntzako, lagun egiteko eta aholkularitzako ekintzak egin dira beraiekin, Kinshasa inguruko zonetako nekazari txikien kudeaketa eta marketin gaitasunak indartzeko, horrela euren jardueren bideragarritasun ekonomikoa areagotzeko.

Halaber, zenbait azpiegitura sartu dira, produktibitatea areagotzeko, lan-eremu erresiliente bat sortzeko, aberastasuna sortzeko prozesuan emakumeek berdintasunez parte hartu dezaten, eta landa-inguruko pobreziaren kontra egiteko.

Kongoko Errepublika Demokratikoko biztanleria aktiboaren % 70ak nekazaritza-lanak egiten ditu. Halere, produktibitate txikia dute eta lanak langileen osasuna nabarmen kaltetzen du.

Bilboko Udalak diruz lagundu duen programaren bidez, gizon eta emakume onuradunei euren nekazaritza-ustiategiak abian jartzeko hasierako kapitala eman zaie. Zehazki, nekazaritzako produkzio-faktoreak (nekazaritzarako material txikiak, haziak, ongarria, ...) eta azpiegiturak (hormigoizko oinarria duten 45 ureztatze-sistema, ur zisternak eta ponpak, eta abar).

Jarduera horrek guztiak haien produktibitate maila areagotuko du etengabe eta kapital propio egokia sortuko die, proiektua amaitu ondoko nekazaritza-kanpainetan instalazioa ziurtatzeko moduan eta, horrela, onuradunen finantza-autonomia gehitzeko..