Otxoteen topaketaren IX. edizioa Zabalan ospatzen da gaur. Zehazki, ospakizuna hasten da kalejira batekin 12:15ean. Bertan, Joseba Gotzonek, Otxote Errobi Kantak eta Otxote Lur Maiteak hartuko dute parte. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, edukiera mugatua da, egungo murrizketak direla eta.

Ekimena Bilboko Udalak sustatua da, eta Lur Maitea otxoteak eta Portugaleteko Otxoteen Nazioarteko Jaialdiak antolatua, Zabalako Jai Batzordearekin eta Laboral Kutxarekin elkarlanean.

Jardunaldia kalejira batekin hasiko da, auzoan zehar bide hau eginez: 12:15ean, Fleming doktorearen plazatik abiatuko da. Geroago, Aresti kondea egoitzan izango dira emanaldi batzuk, Zabala kaleko 63. zenbakian. Ondoren, Constantino tenorearen plazatik igaroko da, eta 14:30ean amaituko da, talde guztiak elkarrekin eskainiko dutelarik emanaldi bat Xenpelar eta Zabala kaleek bat egiten duten lekuan, autobus geltokiaren ondoan.

Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, taldeek doako kontzertu bat emango dute San Rafael parrokian (Bruno Mauricio Zabala kalea, 22), jaialdiari amaiera emateko. Jende kopurua mugatua izango da, ezarrita dauden murriztapenak direla eta.

EGITARAUA

Otxoteak zortzi kidek osatutako abesbatzak dira, eta otxote bakoitzean kideak ahots tonuen arabera banatzen dira. Tradizio hori 1930eko hamarkadakoa da, orduan zabaldu baitzen Euskadi osoko ostatuetan, bertan biltzen baitziren abesteko eta jaiak eta ospakizunak alaitzeko.

Zapatuan, irailak 24, honako kantari eta talde hauetaz gozatu ahal izango da:

Joseba Gotzon: Portugaleteko kantari euskaldun honek hogei disko inguru ditu argitaratuak, eta bira ugari egin ditu Europan zehar, eta, batez ere, Hego Amerikan. Entzute handiko hainbat artistarekin batera jo izan du eta aritu izan da elkarlanean, hala nola Kepa Junkera, Tontxu, Aurora Beltrán edo Argentina flamenko kantaria.

Lur Maitea Otxotea: Lur Maitea otxotea 2021eko apirilaren 28an sortu zen, eta sortu zeneko asmoa izan zuten talde formatu bati eustea, zeina, antzina, Euskal Herriko musika kulturaren barruan, oso garrantzitsua izan baitzen. Bere kanten arteko asko gure folkloreko ohiko kantak dira, baina abesbatzen munduko kultura eta estilo batzuek eta besteek ere badute lekua. Otxoteko kide guztiek dute esperientzia handia abesbatzetan, eta entzute handiko taldeetakoak dira. Lehenengo bider jendaurreko kontzertu bat eman zutena 2012ko azaroaren 21ean izan zen, Portugaleteko Otxoteen Nazioarteko Jaialdian, eta ordutik ez dira geratu. Zuzendaria: Marian Urkiola.

Otxote Errobi Kanta (Baiona): Baionako San Andres elizako parrokiako abesbatza gizon eta emakumez osatutik sortu zen gizonek soilik eratutako lau ahotseko abesbatza bat. 1979an, hainbat euskal kanta argitaratu gabeak bildu zituzten, ahots baxuen kantutegia osatuz, eta, ondoren, espainiar, italiar, bulgariar, eslaviar kantak eta beste herrialde batzuetakoak gehitu zituzten. Musika-tresnak ere sartu dituzte, zenbait kantutan laguntzeko. 1982an, elkartea eratu zuten, eta 1992an, barne bat eskuratu zuten berentzat. Michel Ipharraguerre, abesbatzaren lehen zuzendaria, 1987an hil zen, eta Thierry Elbertek hartu zuen haren lekua, bera ere Errobi Kantako kantaria. Berrogei kide ditu taldeak, eta ohoretzat du euskal kantuak a capella kantatzea, eta Iñaki Urtizberea eta Jacky Anspoud dituzte aholkulari. Frantzia osotik jaso izan dituzte gonbidapenak, eta baita atzerritik ere. Baionako bestetan urtero ematen dute agertzera euskal kultura, eta bai ere Olentzeroren ospakizunetan edo Santa Ageda egunean. Zuzendaria: André Lalanne.