Astelehen honetatik aurrera, ordutegi berria izango dute Bilboko udal merkatuek. Urtero bezala, Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Traukoko merkatuak udako ordutegira moldatuko dira.

Ordutegi berria luzatu egingo da udako hilabeteetan, irailaren 14ra arte, Zabalguneko eta Traukoko merkatuetan izan ezik, horiek ohiko ordutegiarekin jarraituko baitute. Deustuko Merkatuaren kasuan, ordutegi berria 15ean hasiko da eta Labayrun bi hilabetez baino ez da aldatuko, uztailaren 4tik irailaren 5era. Kalitatezko zerbitzu ezin hobea eskaintzeko, Osasun eta Kontsumo Sailak merkatu horietan erosketak egitera animatzen ditu herritarrak, leku aparta direlako kalitatezko elikagaiak, bertakoak eta guztiz osasungarriak erosteko.

MERKATUAK ETA ORDUTEGIAK:

  • Zabalguneko Merkatua: ohiko ordutegiarekin jarraitzen du. Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era.
  • Deustuko Merkatua: ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara. Uztailean, ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara irekiko da, eta abuztuan ostiral arratsaldetan itxita egongo da.
  • Otxarkoagako Merkatua: ekainaren 14tik irailaren 14ra, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara; ostiraletan eta jai-bezperetan, 17:00etatik 19:30era; eta abuztuan ostiral arratsaldetan itxita egongo da.
  • San Inazioko Merkatua: astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara, eta ostiral arratsaldetan, 17:00etatik 19:30era.
  • Traukoko Merkatua: ohiko ordutegiarekin jarraitzen du. Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara eta astelehenetik ostiralera arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
  • Labayruko Merkatua: uztailaren 4tik irailaren 5era, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara; uztailean arratsaldez itxita, ostiraletan izan ezik; abuztuan arratsaldez itxita.
  • Erriberako Merkatua: ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 14:30era; ostiraletan eta jai-bezperetan, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 8:00etatik 15:00etara.