Gaur goizean, ekainak 3, Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluaren osoko bilkura ospatu egin da. Bilera horretan, kontseilua osatzen duten 45 adingabeen ordezkaritza batek hartu du parte.

La Bolsa eraikinean izan da zortzigarren osoko bilkura aldez aurrez aurreko eta aldez telematiko hau, eta ikasturtean zehar egindako lana gainbegiratu da, eskola jazarpena izan delarik gaia. Halaxe erabaki zuten joan den azaroko osoko bilkuran parte hartu zutenek. Era berean, umeek eta nerabeek Udalari arazo honen aurka egiteko aurkeztutako proposamen batzuei eta besteei erantzun die Kontseiluko presidenteak. Ekitaldia amaitu da Eskola-jazarpenaren kontrako Agiri eurek idatzitako bat irakurriz.

Kontseilu honen bidez, Bilboko Udalak sustatzen du Bilboko umeek eta nerabeek uria eraikitzen parte har dezaten. Ordezkariak urtean birritan biltzen dira Osoko Bilkuran, eta, gainera, lan-batzorde batean eta bestean parte hartzen dute. Era horretan, gazteek Udalaren jarduera ebaluatzen dute, eta Uria hobetzeko interesgarriak eta beharrezkoak deritzen proiektuak aurkezten dituzte.

BILBO UMEEN LAGUNA

Bilbok umeen laguna titulua lortu zuen 2018ko azaroan, UNICEFen eskutik. Zigilu horrekin, UNICEFek ezagutza agertzen dio Bilboko Udalak umeen eta nerabeen alde egiten duen lanari eta lan horren garrantzia azpimarratzen du.

Bilboko Udalak, gainera, badu Umeen eta Nerabeen 2018-2021 Udal Plana, "Etorkizunari begira" izenekoa: plangintzarako dokumentu bat da, 10 lerro estrategiko eta zeharkako dituena, eta, horien inguruan, guztira 193 udal-ekintza, 18 urtetik beherako herritarrentzat pentsatuak. Helburua da bermatzea kolektibo horien eskubideak betetzen direla eta sutatzea hiriko bizitzan parte har dezaten.