BILBO. Gaur goizean, ekainak 1, Bilboko Udalak aurtengo 'Bilbo, unibertsitate-hiria' izeneko Udako Ikastaroak aurkeztu egin ditu. Bilboko alkate Juan Mari Aburto ekitaldiaren buru izan da.

Hauek dira lehenengo udako ikastaroak hirian ordezkaritza duten lau unibertsitatek elkarrekin abian jartzen dituztenak (hain zuzen, EHU eta Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea dira ordezkaritza duten unibertsitateak), IED Kunsthal Diseinuko Goi Mailako Zentroarekin eta Digipen Zentro Teknologikoarekin batera eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean. Erronka garrantzitsua da, eta bere garrantzia dela eta -gazteriarekiko konpromisoa, berrikuntza, bikaintasuna eta kalitatezko formazioa Bilbon-, ikastegi horietako arduradun gorenak izan dira ekitaldian.

  • UPV / EHU: Arantza Lauzirika, Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
  • Nafarroko Unibertsitatea: Carlos Naya, Arkitektura Eskolako Proiektu Estrategikoen zuzendariordea
  • Deustuko Unibertsitatea: Alex Rayón, Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea.
  • Mondragon Unibertsitatea: Carlos García, Ingeniaritza Fakultateko koordinatzaile nagusia
  • Goi-mailako diseinu-zentroa IED Kunsthal: Alessandro Manetti, Europako Diseinuaren Espainiako Institutuko zuzendari nagusia
  • Digipen Zentro Teknologikoa: Ignacio de Otalora, zuzendari nagusia

Proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, urratsak egitea aurrerantz Juan Mari Aburto alkatearen ekimenik bilatuenetako batean, alegia, Bilbo Unibertsitate Hiri bihurtzeko asmoan. "Leku erakargarri bat izan behar du bizitzeko, ikasteko eta formatzeko, baina, aldi berean, kalitateko enpleguetan lan egiteko, guztiok izango gaituelarik talentuaren bultzatzaile, eta gazteek ez dutelarik alde egin beharrik izango Bilbotik, behar dutena eta askoz gehiago eskainiko dielako".

PUBLIKO GUZTIENTZAT

Asmo horrekin, ikastaroen gaiak oso askotarikoak izango dira, eta gaurkotasun erabatekoa duten gaiak eskainiko dira, mintzalari ospetsuen eskutik, baina era eta adin guztietako publikoentzat, modu erraz eta didaktikoan agertzeko haiei zer diren ikastegi hauek: zeintzuk diren haien jardun eremuak, zer ikertzen duten eta non ematen dituzten eskolak Hirian...

Besteak beste, Silver Economy kontzeptuaren inguruan dagoen guztia landuko da, alegia, egungo ekonomikoan sektore estrategikoa baita, eta ia-ia mugimendu sozial ere bihurtu baita; 50 urte baino gehiagoko pertsonei eskaintzen zaie, behar eta aukera berriak baitakartzate arazo demografikoaren aurrean. Zer den energia-trantsizioa, eta nola aplikatuko zaion Bilboren etorkizunari. Industria- eta langile-iragana eta memoria, eta Zorrotzaurren sortzen ari diren prozesu berriak. Digitalizazioa eta zibersegurtasuna...

DOHAINIK

Guztiz dohainik izango dira ikastaroak, hartara herritar guztiengana iristearren eta on line ere eskainiko delarik haietarako sarbidea; ostegunetan eta ostiraletan emango dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara, Bidebarrietako Liburutegian, salbu eta DIGIPENek emango duena, Zorrotzaurreko bere instalazioetan emango baitu.

Ikastaroak ekainaren 17an/18an hasiko dira, Nafarroako Unibertsitatearekin, "Energia eta hiria. Etorkizuneko Bilbon aplikatzeari buruzko eztabaida" gaia landuz. Ondoren, ekainaren 24an eta 25ean, Euskal Herriko Unibertsitateak, London College of Communication" (UAL) unibertsitatearekin batera, ikastaro hau eskainiko du: "Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilboko hirian". Uztailaren 1ean eta 2an, DIGIPEN bideo-jokoen unibertsitatea deitu ohi zaionaren txanda izango da, Zorrotzaurreko bere instalazioetan eskainiko duelarik ikastaro hau: Entretenimenduaren sektorea, barrutik.

Uztailaren 8an eta 9an, IED Kunsthal delakoak, Chelsea College of Arts (UAL) delakoaerekin, beste ikastaro hau eskainiko du: "Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza-ekologiak". Uztailaren 15ean eta 16an, Mondragon Unibertsitateak gai hau jorratuko du: "Datuen analisia eta zibersegurtasuna. Berebiziko garrantzia duten eremu teknologiko bi", eta atzenengo ikastaroa uztailaren 22an eta 23an eskainiko da, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, "Hiri adimentsua Big Dataren garaian".

Alkateak azaldu duenez, "sorta ondo osatu bat gaurkotasunezko gai, lehenengo aldiz izango duena Bilbon ordezkaritza duten unibertsitate guztien parte hartzea. Erronka hau oso asmo handikoa da, eta, beste behin ere, indarrak batuko ditugu haren alde".