BILBO. Astelehen honetan, maiatzak 31, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, agur esango dio Bidebarrieta Kulturguneak 'Kultura eta pentsamendua' izeneko zikloari. Beldurra ardatz duen zikloa amaitutzat emango da Francisco Colom filosofiako doktoreak eskainiko duen 'El temor y la urbe' izeneko hitzaldiarekin.

"EL TEMOR Y LA URBE"

Hirien historia, beren konfigurazio fisikoarena eta bizimoduena, estuki lotuta dago beldur moten historiarekin: barbaroak, auzoak, jainkoak edo gaixoak. Hitzaldi hau hiriko bizitzari lotutako beldur historikoei buruzko ikuspegia ematen du, baita horiek hirien garapenean izan dituzten ideiak eta ondorioak ere.

Francisco Colom filosofian doktorea da, CSICeko Filosofia Institutuko ikerketa-irakaslea. Gainera, irakasle bisitaria izan da Latinoamerikako, Europako eta Ipar Amerikako hainbat unibertsitatetan. 2000 eta 2005 artean Filosofia Politikoko Elkarte Iberoamerikarreko lehendakaria izan zen, eta 2004tik 2012ra Kanadako Ikasketen Espainiako Elkarteko lehendakaria. Bere azken liburuak "Tristes patrias. Más allá del patriotismo y el cosmopolitismo" (Anthropos 2019) izena du. Lehenago argitaratu du "Relatos de nación" (2005), "El fuste torcido de la hispanidad" (2003), "El espejo, el mosaico y el crisol" (2001), "Razones de identidad" (1998); eta editore gisa: "El espacio político" (Antrhopos 2015, A. Riverorekin); "The Traditions of liberty in the Atlantic World. Origins, Ideas and Practices" (Brill 2016, A. Riverorekin); eta "Forma y política de lo urbano. La ciudad como idea, espacio y representación" (Bogotá, Editorial Crítica - Grupo Planeta, 2016) eta "Multireligious Society. Dealing with Religious Diversity in Theory and Practice" (Routledge 2017, G. D'Amatorekin).

Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Aurkezpen honetara joateko ezinbestekoa da Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da webgunean.

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

Udaberrian hiria aisialdi- eta kultura-planez betetzen duen #BilbaoUdaberria2021 udal-ekimenaren programazioaren parte da hitzordu hau.