BILBO. Astero bezala, kulturarekin erlazionatutako ekintzaz beteriko egitaraua dakar #BilbaoUdaberria2021 programak, datorren asteari begira.

Bilboko Fanstasiazko Zinemaldia - FANT, "Musika dibertigarria da", "Magiaren Topaketak", "Eszena Kalera", "Musikauzo", "Udaberriko Bertso Saioak" edo "Expodistrito" programen barruan, literatura, erakusketak, magia, musika, zinema edo kaleko antzerkia izango dira, besteak beste, Bilboko auzoak maiatzaren 10etik 16ra beteko dituzten jardueretako batzuk.

Ekitaldi hauetarako sarrera dohainik da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, www.bilbaokultura.eus web-orrian. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.

#BilbaoUdaberria2021 hitzorduetan nahitaez erabili behar da maskara, eta agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-berme guztiak izango dituzte beti ekitaldi hauek.

Maiatzaren 10etik 16ra bitarteko programazioa:

1. BARRUTIA

SAN INAZIO - IBARREKOLANDAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (maiatzaren 13ra arte).

Aste honetan izango da Expodistrito programaren barruan dagoen Bizargorrieren "Pertsonak. Lekuak. Uneak" argazkigintza erakusketa San Inazioko Udaltegian ikusteko azken aukera. Argazki hauek elkarren artean oso desberdinak diren hamar herrialdeetan zehar egindako ostera egiten dute, eta uneak, jarrerak eta espazio bereziak atzitzen saiatzen da. "Ez da perfekzio teknikoa argazkietan bilatzen dena, baizik eta iheskortasunak eta egoera bakanak atzitzea, non, aldi berean, pertsona guztiek ikus ditzaketen islaturik beren buruan". Sarrera doakoa da.

ELORRIETA PLAZA

  • Eszena kalera (maiatzak 15, 18:00etan).

Eszena Kalera Euskadiko kale arteen zirkuiturik handiena da, eta Larutan eta Input konpainiek "Out of the Blue" eta "Imperfectas" proposamenekin izango dira 1. barrutian. Lehenengoa lan fresko eta dibertigarria da, modu askean dantzatzearen, mugitzearen, deskonektatzearen, errutinazkoarekin eta ezarrita dagoenarekin haustearen plazerraz gozatzeko beharretik sortua. Bigarrenak bere hiru antzezleen barne mundu konplexua jasotzen du.

2. BARRUTIA - "MUSIKAUZO"

ITURRIONDO PLAZA

  • Maiatzak 12, 19:30ean.

Asteazkenean, hilak 12, Mihailovic & Abif bikoteak bere publikoa gidatuko du, 20ko hamarkadako eromen leherkorraren, 40 eta 50eko hamarkadetako big band-en soinuaren eta dantza eta kantua lotzen dituen elektronika dotorearen bertsio ezagunen bidez.

UZTURRE PLAZA

  • Maiatzak 13, 19:30ean.

Hilaren 13an, Xukelak taldearen kontzertua izango da.Musikak piztiak baretzen dituen modu berean, lagunak batzeko ahalmena ere baduela esan dezakegu eta horren "biktima" izan dira. Taldekide guztiak urteak daramatzate doinuen munduan jolasean eta bide horretan asko izan dira euren motxiletan lekua hartu duten melodia eta erritmoak: Irlandatik Galiziara, Extremaduratik Brasilera eta Kolonbiatik Euskal Herrira buelta.

ARABELLA PLAZA

  • Maiatzak 14, 19:30ean.

Txistuman bere balkoitik jaitsiko da, beste auzo batzuetara bertatik bertara eroateko bere errepertorio partikularra, konfinamendu garaian inprobisatuz jo eta milaka lagunek jarraitu zutena sare sozialen bidez.

3. BARRUTIA

UGARTE PLAZA

  • Eszena kalera (maiatzak 13, 18:00etan).

Zaguango konpainiak "Al otro lado"partekatuko du. Funtzio horretan, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak desagertu egiten dira, eta bakoitzaren ikuspegi edo bertsio berriak erakusten dituzte.

GARAI LORATEGIA - "MAGIAREN TOPAKETAK"

  • Maiatzak 14, 19:00etan. "Sin varita y con sombrero", gag eta gong kolpeen ondorioz, mendebaldeko eta ekialdeko magiak bat egiten dute parekorik gabeko ikuskizun original honetan.
  • Maiatzak 15, 13:00etan. Erre Produkzioak "Magiklown" aurkeztuko du, magia eta pailazoak nahasten dituen euskarazko show-a.
  • Maiatzak 15, 19:00etan. Mago Patxiren "¿Conoces a este pollo?" proposamena Txurdinagako arratsaldea girotuko du. Ikuskizun honetan, Patxi Magoa pertsonaia zoro, zentzugabe eta kementsu batean oinarritzen da.
  • Maiatzaren 16, 13:00etan. Mundu osoko ikusleek gozatu dute "Sueña" ikuskizunaz antzoki eta kruzeroetan, baina inoiz ez Euskadin eta kalean. Daniel Ka artistak inpaktu handiko magia aurkezten du modu dinamiko eta dotorean, ilusio handiko emanaldi ikusgarriak eta ekintza bisual eta berritzaileak konbinatuz, non ikusleek errealitatea ilusio gisa ikusteko aukera baitute. Estilo berezia eszenan, bere karisma eta ilusio originalak nabarmentzeko.

4 . BARRUTIA

BEGOÑAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (maiatzaren 13ra arte).

Expodistrito programak Begoñako udaltegira hurbiltzen du "Entropia", Jakue Barearen margolaritzazko proposamena. "Entropia" da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Hala ere, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako. Sarrera librea da.

JUAN XXIII PLAZA

  • Eszena kalera (maiatzak 13, 18:00etan).

Bapatean Zirko "Adabaki" Begoñako bizilagunekin partekatuko dute: Ada eta Baki pailazoek emozioez, kolpez, magiaz eta umorez beteriko unibertso batera eramango dituzte ikusleak, eta garrantzitsuena ez da kontatzen duten istorioa, bi pertsonaien arteko harremana baizik.

KARMELO PLAZA

  • Udaberriko bertso saioak (maiatzak 15, 13:00etan).

Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Ibon Ajuria izango dira Karmelo Plazan "Udaberriko Bertso Saioak" programarekin.

5. BARRUTIA

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA

Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak hurrengo proposamenak proposamen hauek hartuko ditu:

  • Maiatzak 10, 19:00etan. Bidebarrieta Kulturguneak "Kultura eta pentsamendua" zikloaren edizio berri bat jarriko du abian astelehenean, hilak 10, Valerio Roccok Filosofian doktoreak emango duen "Miedo, terror y horror. Cómo pensar la violencia desde el punto de vista de las víctimas" izeneko hitzaldiarekin.
  • Maiatzak 11, 19:00etan. "Elkarrizketak literaturarekin" zikloak "Egia eta gezurra literaturan" hitzaldia hartuko du Pedro Ugarte eta Jesus Ferrero egileen eskutik. Haiekin, Txani Rodriguez idazle eta kazetaria izango da. Hitzorduan, parte-hartzaileek egia eta gezurra kontzeptu kontrajarriak diren ala ez, edo lehen geneukan egia debaluatu duen buruz eztabaidatuko dute. Horrez gain, posegia bezalako kontzeptuak landuko dira eta beren pertsonaia gezurti gustukoena zein den bezalako bitxikeriak partekatuko dira.
  • Maiatzak 12, 19:00etan. Rafael Aguirrek "De Jerusalen a Roma" liburua aurkeztuko du. Egilearekin batera Imanol Zubero soziologo eta EHUko irakaslea eta Carlos Garcia Andoin Pastoral Teologiako Elizbarrutiko Institutuko zuzendaria izango dira.

Hiru hitzorduak sarrera librekoak dira lekua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira webgunearen bidez.

6. BARRUTIA

ZABALGUNEKO ERAIKINA

  • FANT-en "Odol-Tinta - Banpiroari omenaldia" erakusketa (maiatzaren 13ra arte).

Zabalguneko eraikina izuz janzten da FANT zinemaldiarentzat. Edozein ekitaldi espezializatutan beti presente dagoen banpiroaren irudia da "Odol Tinta - Banpiroari Omenaldia" erakusketaren protagonista. Fokua odola xurgatzen zuen Drakula pertsonaia mitikoan eta honen erotismoan eta misteriozko aureolan jarri da. Erakusketa honetarako, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotutako pisuzko eta talentu handiko 24 artistak fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte. Erakusketan -doan bisitatu ahal izango dena- Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Pérez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Márquez y Conxita Herrero, junto a las visiones de Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvan, Susanna Martín Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uveren inoiz ikusi gabeko banpiro-arteaz gozatu ahal izango da.

BERTENDONA INSTITUTUA

  • Musika dibertigarria da - La música me divierte (maiatzak 14, 18:30ean).

"Musikarium Ilargi, Musikaren Planetan Olgetan" kontzertua, Haurrei zuzenduta, Euskadiko eta beste leku batzuetako musika-tresnak aurkeztuko ditu, kulturen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak modu didaktiko eta dibertigarrian ikusteko.

AZKUNA ZENTROA

FANT (Maiatzaren 16ra arte). Bilboko Zinemaldi Fantastikoa - FANTek martxan jarri du bere 27. edizioa. Zinemaldiak zinema onenaz beteriko astea proposatzen du genero zaleentzat eta honetara lehen aldiz gerturatu nahi duenarentzat. FANT zinemaldiari buruzko informazio guztia bere webgunean kontsulta daiteke.

ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (maiatzaren 13ra arte).

Abandoko udaltegiak Blanca Basaberen proposamen plastikoa hartzen du Expodistrito programaren barruan. Proposamenaren ardatza elkarrizketa da, musikaren eta kolorearen artekoa, eta xede ditu bere akuarelen kontsonantzia eta haien bidez ikusleengan eragin nahi dituen zirrarak. Kromatismo oinarrizko batetik abiatuta, hastapeneko soinu inpaktuzkoaren irudikapena bilatzen du, musikazko unibertso joritasun kromatikoz bete bateranzko bilakaeran, sinplifikaziorik handiena eta akorderik dramatikoenak aurkitzeko berriz ere. Sarrera doakoa da.

7. BARRUTIA

URETAMENDI PLAZA

  • Eszena kalera (maiatzak 14, 18:00etan).

Bapatean Zirko "Adabaki" ikuskizuna Uretamendi plazara hurbilduko du, klown ikuskizuna nazioarteko hizkuntzan: keinua.