BILBO. Zabalik dago jada aurtengo udalekuetan izena emateko epea. Bilboko Udalak 3 eta 18 urte bitarteko uriko haur eta gazteentzako 4.420 plaza eskainiko ditu, lau programatan banatutakoak.

Haietako bi aisialdi osasungarrikoak dira: "Udan Primeran Kirola Eginez" eta "Campus Bereziak", eta beste bietan aisialdi hezigarrirako jarduerak eskaintzen dira, "Goizeko Udalekuak" eta "Eguneko Udalekuak" izenekoetan.

Bilboko Udalaren helburua da laneko bizimodua eta familiako bizimodua uztartzen laguntzea eskola-oporren garaian, eta, aldi berean, leku eta aukera seguruak eskaintzea umeek trebetasun berriak eta jokoak ezagutzeko eta beren inguruetako adingabeekin harremanak izateko.

"UDAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ"

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak entitatearen bidez, aurten ere abian jarri du "Udan Primeran Kirola Eginez" izeneko programa, 2.100 plazarekin, 6 eta 13 urte bitarteko umeentzat; aukera izango dute kirol batean eta bestean aritzeko, hala nola badmintona, saskibaloia, areto-futbola, areto jockeya, uretako jokoak edo aretoko beste joko batzuk.

Udan Primeran Kirola Eginez programa ekainaren 21etik abuztuaren 6ra gauzatuko da, eta abuztuaren 30etik irailaren 3ra, Deustu, Errekalde, Artxanda, San Inazio eta Txurdinagako kiroldegietan, 9:00etatik 14:00etara, eta sartzeko ordutegia malgua izango da, 8:30etik aurrera.

Izena ematea asteka egin daiteke Bilbao Kirolak-en web gunean, eta baita ere kiroldegietako salmenta-makinetan, gaurtik, maiatzaren 3tik aurrera, Bilbao Kirolak-en abonatuak diren pertsonentzat, maiatzaren 5etik aurrera, Bilbao Kirolak-en abonatuak ez diren pertsonentzat.

Behin izena emandakoan, inprimaki bat eta adingabeen covid-19aren inguruko adierazpen erantzukizunezko bat bete beharko dira eta dagokion kiroldegian entregatu, edo helbide honetara igorri: bk@kirolak.bilbao.eus.

Prezioa, abonatuentzat, 52 euro asteko izango da, eta abonatu ez direnentzat, 62,50 euro.

30 plaza dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat izango dira, San Inazioko kiroldegian. Kasu horretan, izen-ematea Gaituzsport,delakoaren bidez egingo da, 622 022 063 telefonora deituz.

"KANPUS BEREZIAK"

"Campus Bereziak" da Bilboko Udalak datorren udarako prestatutako aisialdi osasungarriko beste programa bat. 245 leku eskaintzen dira, 6 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteentzat, eta Artxanda, San Inazio eta Txurdinaga kiroldegietan gauzatuko dira; berrikuntza moduan, aldi honetan, Errekaldeko kiroldegiak ere eskainiko ditu lekuak, eskaladako kirol modalitatea eskainiko delarik han, lehen aldiz programa honen barruan.

Hona eskaintza osoa:

Txurdinagako kiroldegia:

  • Gimnastika erritmikoa, 7 eta 18 urte bitartekoentzat, ekainaren 21etik 25era.
  • Gimnastika artistikoa eta jauzi-ohola, 7 eta 18 urte bitartekoentzat, ekainaren 28tik uztailaren 2ra.

Errekaldeko Kiroldegia:

  • Eskalada-murrua, 6 eta 13 urte bitartekoentzat, ekainaren 21etik 25era eta ekainaren 28tik uztailaren 2ra.

Artxandako kiroldegia:

  • Eskalada-murrua, 6 eta 13 urte bitartekoentzat, ekainaren 21etik 25era eta ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
  • Erraketa, 6 eta 14urte bitartekoentzat, ekainaren 21etik 25era eta ekainaren 28tik uztailaren 2ra.

San Inazioko kiroldegia:

  • Erraketa, 6 eta 14 urte bitartekoentzat, ekainaren 21etik 25era eta ekainaren 28tik uztailaren 2ra.

"Campus Berezien" kostua 77,75 eurokoa da abonatuentzat eta 185,75 eurokoa abonatuak ez direnentzat.

"Udan Primeran Kirola Eginez" eta "Campus Bereziak" udalekuetan, Udalak autobus-zerbitzua jarriko du uriko zenbait lekutatik Artxandako kiroldegira joateko. Aukeratzen den geralekua joateko eta etortzeko erabili beharko da. Aukerako zerbitzu horretarako 20 euro ordainduko dira.

Hona geltokiak, aukeratzeko: Bilboko Udala (Gasolindegia), Felix Serrano ikastetxea (ikastetxeko atea), Zurbaran ikastetxea (autobus geltokia Etxebarriko pasealekuaren ondoan, Udaletxeko aldapan), Askatasuna etorbidea - J. Garai autobus geltokia, Cervantes ikastetxea (autobus geltokia Errekalde zumarkalean, 11), Basurtu ikastetxea (autobus geltokia autobidearen azpian), Montevideo etorbidea - Santa Ana autobus-geltokia, Errekalde plaza (autobus geltokia Ciudadela kalean, elizaren aurrean), Zabalburu (autobus geltokia Autonomia kalean, 4. zenbakian), Zorrotzeko kiroldegia (Fray Juan kalean, 35. zenbakian, autobus-geltokia elizaren ondoan), Zumalakarregi etorbidea, 56 (Autobus geltokia) - Makua plaza.

"EGUNEKO UDALEKUAK"

"Eguneko udalekuak" 3 eta 11 urte bitarteko umeentzat dira, eta guztira, 1.640 leku eskainiko dira:

  • Ekainaren 28tik uztailaren 2ra, Iruarteta, Indautxu eta Uribarri ikastetxeetan.
  • Uztailaren 5etik 9ra, Basurtu, Deustu, Iruarteta, Karmelo Ikastola, Indautxu eta Uribarri ikastetxeetan.
  • Uztailaren 12tik 16ra, Basurtu, Deustu, Iruarteta, Karmelo ikastola, Indautxu eta Uribarri ikastetxeetan. Uztailaren 19tik 23ra, Basurtu, Deustu eta Karmelo ikastola ikastetxeetan.
  • Uztailaren 26tik 30era, Luis Briñas-Santutxu eta Karmelo ikastola ikastetxeetan.
  • Abuztuaren 30etik irailaren 3ra, Luis Briñas-Santutxu eta Karmelo ikastola ikastetxeetan.

"Eguneko udalekuetan" jantoki-zerbitzua izango da, eta ordutegi malgua ere bai, eta, hala, 09:00etatik 09:30era bitartean sartu ahal izango da, eta 16:00etatik 16.30era bitartean irten.

Aldez aurreko izen ematea egiteko epea gaur maiatzaren 3an hasi da, eta maiatzaren 6an amaituko da, eta Bilboko Udalaren webgunearen edo 94 4 010 010 telefonoaren bidez egin ahalko da. Lekuak zozketa bidez emango dira, eta maiatzaren 7an egingo da, eta izen ematea eta ordainketa, maiatzaren 8tik 11ra bitartean.

Leku horiez gain, 360 leku eskainiko dira Zazpi Kaleetan, Otxarkoagan eta Zorrotzean.

Zazpi Kaleak

Maestro García Rivero ikastetxean.

Ekainaren 28tik uztailaren 16ra.

Argibide gehiago, eta izena emateko:

  • Webgunean
  • Facebook eta Instagram: Umeak Kalean
  • Telefonoz: 688 88 32 81 telefonoan, astelehenetik barikura, 11:00etatik 17:00etara bitartean.

Otxarkoaga

Otxarkoaga ikastetxean

Ekainaren 28tik uztailaren 16ra.

Argibide gehiago, eta izena emateko:

  • Webgunean
  • Telefonoz: 94 641 04 79 telefonoan, astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:00etara bitartean.

Zorrotza

Zorrotzeko Institutua

Ekainaren 28tik uztailaren 16ra.

Argibide gehiago, eta izena emateko:

  • Webgunean
  • Telefonoz: 602 000 630 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00etara.

"GOIZEKO UDALEKUAK"

"Goizeko Udalekuetan", 525 leku eskaintzen ditu Udalak 3-5 urteko umeak dituzten familientzat, adingabeak bazkaltzera etxera joan daitezen nahiago dutenentzat.

Goizeko Udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 23ra egingo dira, jantoki-zerbitzurik gabe, 9:00etatik 13:00etara, eta sartzeko ordutegi malguarekin (9:00etatik 9:30era). Hiru aste dituzte aukeran, parte hartzeko.

  • Ekainaren 28tik uztailaren 2ra, Iruarteta, Indautxu eta Uribarri ikastetxeetan.
  • Uztailaren 5etik 9ra, Basurtu, Deustu, Iruarteta, Karmelo ikastola, Indautxu eta Uribarri ikastetxeetan.
  • Uztailaren 12tik 16ra, Basurtu, Deustu, Iruarteta, Karmelo ikastola, Indautxu eta Uribarri ikastetxeetan.
  • Uztailaren 19tik 23ra, Basurtu, Deustu eta Karmelo ikastolan.

Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira jarduera guztiak. Hala ere, euskara izango da komunikaziorako ohiko hizkuntza.

Udalaren programa guztiak unea-unean indarrean diren segurtasun sanitarioko neurriei jarraituz gauzatuko dira; hala, egoerak eskatuz gero, gertatu liteke programak aldatzea eta/edo bertan behera uztea.