Bilbok apirilaren 23an, 24an eta 25ean "Hack & Disrupt!" ekitaldia hartuko du. Nazioarteko fintech eta insurtech munduan eta finantza jasangarrietan oinarritutako lehenengo hackathona.

Topaketa horretan, start-up, enpresa eta ekintzaileak bilduko dira egun horietan elkarrekin erronka teknologiko globalak konpontzeko. BME eta BBF Fintech dira ekitaldiaren antolatzaileak, eta BBK, Bilbao Plaza Financiera eta SIXen start-upen F10 azeleratzailea dira babesleak.

BBF Fintech finantza eta teknologiari lotutako negozio berrien inkubagailu bat da. Bilbon dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatu dute, Dominion bazkide teknologiko gisa dutelarik.

Parte-hartzaileen ideiak trukatzeaz elikatzen den hitzordu honen helburua ekintzaileak eta enpresak konektatzea da, digitalizazioaren bitartez aseguruak eta finantzak berriz irudikatzeko. Parte-hartzaileek aurre egiteko izango dituzten benetako erronkak berrikuntzara eta finantza jasangarrietara bideratuko dira.

COVID-19aren ondorioz, ekitaldia hibrido bat izango da; hau da, zati bat aurrez aurre antolatuko da BBF (Bilbao Berrikuntza Faktoria) eraikinean, non pandemiaren aurkako babes-neurri guztiak beteko diren, eta beste zati bat online egingo da, stand, txat eta lan-aretoak izango dituen plataforma teknologiko baten bitartez. Bertatik, streaming bidez ikusi ahal izango dira hasierako eta amaierako zeremoniak, bai eta ekintzailetzaren munduarekin eta fintech zein insurtech ekosistemarekin zerikusia duten askotariko panelak ere.SARIAK

Irabazleek hiru sari eskuratu ahal izango dituzte: Suitzara egiteko prospekzio-bidaia bat, non fintech ekosistema zehatz-mehatz ezagutu ahal izango den; BBF Fintech-en berrikuntza irekiko II. programan eta inkubazio-programan zuzenean parte hartzeko aukera, eta F10 inkubazio- eta azelerazio-programan parte hartzeko azken elkarrizketara zuzenean iristeko aukera.