BILBO. Datorren asteazkenetik, apirilak 7, ekainaren 30era arte, uriko auzoetako udaltegiek Expodistritoko bost margo eta argazki proposamen jasoko dituzte. Edizio berri hau Abando, Begoña, Otxarkoaga, San Inazio eta San Frantzisko auzoetara hurbildiko da bere edizio berrian.

@Bizargorrie (argazkigintza), Blanca Basabe (margoa), Xabier Goiko (margoa), Jakue Barea (margoa) eta Euskal Akuarelarien Elkartea (margoa) Expodistritoko programazio berria osatzen duten artistak dira. Programa honek sarrera librea du eta bisita ordutegiak webgune honetan kontsulta daitezke.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

BIZARGORRIE. "Pertsonak. Lekuak. Uneak" (Argazkigintza)

Argazki sorta honek hamar herrialdetatik barrena ibilaldi bat eskaintzen du, une, jarrera eta espazio bereziak atzematen saiatuz. Ez da perfekzio teknikoa lortu nahi dena, iheskortasunen isla baizik, egoera paregabeak, non, aldi berean, pertsona guztiak ikus daitezke.

  • Apirilaren 7tik 23ra arte (Abandoko udaltegia)
  • Apirilaren 27tik maiatzaren 28ra (San Inazio-Ibarrekolandako udaltegia)
  • Ekainaren 1etik 14ra ( Begoñako udaltegia)
  • Ekainaren 16tik 30era (Otxarkoagako udaltegia)

BLANCA BASABE (Margoa)

Proposamen plastiko bat, musikaren eta kolorearen arteko elkarrizketaren inguruan, betiere akuarelazko lanetan kontsonantzia bilatuz, eta baita ere, akuarela-lanen bitartez, ikuslearengan eragin ditzaketen sentsazioetan ere. Kromatismo oinarrizko batetik abiatuta, hastapeneko soinu inpaktuzkoaren irudikapena bilatzen du, musikazko unibertso joritasun kromatikoz bete bateranzko bilakaeran, sinplifikaziorik handiena eta akorderik dramatikoenak aurkitzeko berriz ere.

  • Apirilaren 27tik maiatzaren 13ra arte (Abandoko udaltegia)
  • Maiatzaren 17tik 28ra (San Frantziskoko udaltegia)
  • Ekainaren 16tik 30era (Begoñako udaltegia)

XABIER GOIKO. "Principios de incertidumbre" (Margoa)

Lan hau bizi dugun une historikoari emandako erantzuna bat da, urruntze sozialezko garai bat izaki, argi artifizial eta birtual bat nagusitu den garai bat izaki. Hori dela eta, artistak argi naturala erakusten du, suak sortua, bidea emango duena konpromisoa eta naturaz egiten dugun erabilera hautemateko.

  • Apirilaren 7tik 23ra (San Inazio-Ibarrekolandako udaltegia)
  • Maiatzaren 3tik 13ra (San Frantziskoko udaltegia)
  • Maiatzaren 17tik 28ra (Begoñako udaltegia)
  • Ekainaren 1etik 14ra (Abandoko udaltegia)

JAKUE BAREA. "Entropía" (Margoa)

"Entropia" da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Alta, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako.

  • Apirilaren 7tik maiatzaren 13ra (Begoñako udaltegia)
  • Maiatzaren 17tik 28ra (Abandoko udaltegia)
  • Ekainaren 1etik 14ra (San Inazio-Ibarrekolandako udaltegia)
  • Ekainaren 16tik 30era (San Frantziskoko udaltegia)

EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEA (Margoa)

Erakusketa honetan 2020-21eko ikaskurtean, elkartearen tailerretan egindako akuarelak, online batez ere, erakutsiko dira. Guztiak, gai nahiz trataera ezberdinekin, baina hain aberatsa eta zoragarria den akuarela teknikaz egina.

  • Ekainaren 15etik 30era (Abandoko udaltegia)