BILBO. Martxoaren 8a egun garrantzitsu bezain esanguratsua da gizartean, egun horretan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen baita. Hori dela eta, Bilboko Udalak hainbat ekintza prestatu egin ditu.

Astelehenean, hilak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardueren artean, Epaltzaren Alargunaren ikastetxe publikoko 11 eta 12 urte arteko 25 bat ikaslek, Bilboko Udalaren eskutik, uriko kale-izenetan agertzen diren 28 emakumeen historia azaldu dute. Arreta berezia ipini dute ikastetxe honi izena ematen dion emakumearen kasuan: Epaltzaren Alarguna.

Oihane Agirregoitia, Herritarren Arreta eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia, izan da Bilboko kale-izendegian zehar ibilbide hau osatzearen arduraduna. Jarduera gaur goizean egin dute, irakasleek eskatuta, ikastetxearen instalazioetan.

Saio honetan, gainera, ikasleek ikasi dute Bilbon zenbat kale dauden, zein den luzeena eta zein laburrena, nork edo nola proposatzen dituen kaleen izenak, eskaera horiek bete behar dituzten baldintzak, nola aukeratzen diren, edo kaleen izenak dauzkaten plaken gaineko xehetasunak.

HAUR ETA GAZTEENTZAKO JARDUERA GEHIAGO

Bilboko Udalak adingabeei zuzendutako beste jarduera batzuk ere antolatu ditu Hiriko auzoetako Haurgune, Kidegune eta Gazteguneetan.

Martxoan, 3 eta 17 urte bitarteko haurrek hainbat jolas-jarduera garatuko dituzte -eskulanak, cinema edo grafiti saioak, adibidez-, eremu profesionalean genero-berdintasuna lantzeko, emakumeen eskubideen aldeko borroka aitortzeko eta ezagutzeko edo hizkuntza sexista lantzeko, besteak beste.