BILBO. Bizkaiko Elkarte Artistikoak 75 urte beteko ditu aurten, eta hain berezia den data ospatzeko, olerki bilduma bat argitaratuko dute. Bildumaren aurkezpena Bidebarrieta Kulturgunean egingo da ostiral honetan, hilak 26. Bertan Iñaki Basabe kantautorea izango da, elkarteko rapsodekin batera.

Elkarteak bere 75 urte ospatzen dituen poema-liburua aurkeztuko du, bazkideen berrehun poemaz eta hirurogeita hamar irudiz osatua, horietako asko beren margolarienak. Gainera, liburuak, Juan Carlos Mestre 2009ko Poesia Sari Nazionalaren kolaborazioa ere izan du.

Bizkaiko Elkarte Artistikoa 1945ean sortu zen, eta egoitza Bilbon izan zuen Bizkaiko lehenengo kultur elkartea izan zen. Margolari, poeta, rapsoda eta arte zale askok osatzen dute. Jarduera erakusketen, hitzaldien, errezitaldien, poesia solasaldien eta liburuen aurkezpen ekitaldien antolakuntzan zentratzen da, besteak beste.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian. Bertaratzeko, ezinbestekoa da webgune honetan eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

SEGURTASUN NEURRIAK

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honetan.

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

Bidebarrieta Kulturgunearen barruan kokatzen da. Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren kulturari buruzko gunea da eta kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

#BILBAONEGUA2021

Aurkezpen hau #BilbaoNegua2021 ekimenaren parte da. Udal ekimen hori publiko guztientzat pentsatuta dago, eta hiria kulturaz eta aisiaz beteko du neguko hilabeteetan.