Aburtok Bilboko Elkarte Filarmonikoari harrera egin dio bere 125 urteurrenean

23.02.2021 | 17:43
Juan Mari Aburto alkatea, Carmen Iztueta Filarmonikoko presidentearekin.

BILBO. Gaur, otsailak 23, 125 urte bete dira Bilboko Elkarte Filarmonikoa sortu zenetik. Hori dela eta, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok harrera egin die udaletxean, eta erakundearen urteurrena ospatzeko plakarekin markoztatutako lamina bat eman dio Carmen Iztueta Filarmonikoko presidenteari.

Alkateak ezagutu dio Filarmonikari "bere ibilbide luzea eta lan itzela, historia emankorreko 125 urteotan egina" ; horrez gain, zorionak eman dizkio, "bereziki pandemia garai honetan kultur erakunde honen ondareari eusteko lanean jarraitzen duten guztiei, Uriaren Urrezko Domina ere irabazia baitu duela mende erdi".

Juan Mari Aburtok nabarmendu du Bilboko Elkarte Filarmonikoa "erakunde sendoki errotua dela XX. mendeko Bilboren kultur bizitzan", eta berezi egin du, gainera, "Bilboko XIX. mendeko filantroporik, melomanorik eta ongilerik handienen topaleku izan zelako". Azkenik, Aburtok gogorarazi du Elkarte Filarmonikotik sortu zirela ondoren Bilboko Kontserbatorioa eta Orkestra Sinfonikoa, eta adierazi sinetsita dagoela datozen urteetan ere "musikazko kultura sustatuko duela".

Harrera-ekitaldian, alkatearen ondoan izan dira Kultura eta Gobernanta Saileko zinegotzi Gonzalo Olabarria eta udal korporazioko beste ordezkari batzuk ere.

BILBOKO ELKARTE FILARMONIKOA

Bilbon musika sustatzen laguntzearren eta Bilboko melomanoei aukera ematearren mundu osoan ospea duten musikariei entzuteko, 1896ko otsailaren 23an eratu zen Bilboko Elkarte Filarmonikoa, Emiliano Arriagaren ekimenez (konpositore handiaren iloba), zeina geroan entitateko lehen presidente bihurtuko baitzen.

Lehenengo kontzertua 1896ko maiatzaren 20an ospatu zen Institutu Bizkaitarra zenaren ekitaldi aretoan, zeina Laguntzaileen plazan baitzegoen (egungo Unamuno plaza) Bilboko Zazpi Kaleetan.