BILBO. Datorren ostiralean, urtarrilak 15, irekiko ditu ateak Miribillako Iruarteta udal-haurreskolak, zeinak 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako 42 plaza eskainiko dituen: 16 plaza urte baino gutxiagokoentzat eta 26 plaza 1 eta 2 urte bitartekoentzat.

Gaur goizean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok haurreskola bisitatu egin du. Bilboko Udalak 2,3 milioi euroko inbertsioa egin du haurreskola eraikitzeko.

Alkateak Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntzako zinegotziarekin, Iñaki Orbe Bizkaiko Hezkuntzako ordezkariarekin eta Bilboko Udaleko Udalbatzako ordezkariekin batera bisitatu ditu instalazioak.

Alkateak nabarmendu du Udalak konpromiso hau hartu duela: "Bi urte arteko seme-alabak osotasunean zaintzeko eta hezteko aukerak eskaintzea Bilboko familiei". Aburtok gaineratu duenez, "haurrek behar dituzten zainketa guztiak kalitateko espazioetan jaso ditzaten nahi dugu, bertan beren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta indibidualak garatzen baitituzte, gurasoek beste erantzukizun batzuei erantzuten dieten bitartean, hala nola lan-arlokoei".

Bilbok 15 haurreskola ditu uriko auzoetan banatuta, hau da, 630 plaza eskaintzen ditu 0 eta 2 urte bitarteko adingabeak eskolatzeko. 2023an, Udalak haurreskola berri bat egingo du Indautxu auzoan. Etorkizuneko zentroko lanak hasita daude.

BANAKETA

Ikastetxe berria Iruarteta HLHIko Haur Hezkuntzako eraikinaren ondoan dago -Andres Eliseo de Mañarikua kalea, 16-, eta 891 metro koadro ditu: barneko aldea 322 metro karratukoa eta bestea kanpokoa, 569 metro koadrokoa.

Barruko guneak urtebete arteko umeentzat:

  • 2 gela, 40 metro koadrokoa bakoitza.
  • Lo egiteko gunea, 28,12 metro koadrokoa.
  • Higieneko gunea, 17,16 metro koadrokoa.
  • 2 gune janariak prestatzeko, 4,68 metro koadrokoak.

Barruko guneak 1 eta 2 urte arteko adingabeentzat:

  • 2 gela, 40 metro koadrokoa bakoitza.
  • Lo egiteko gunea, 28,12 metro koadrokoa.
  • Higieneko gunea, 27,30 metro koadrokoa.

Barruko gune erkideak:

  • Zuzendaritzaren bulegoa, 14,17 metro koadrokoa.
  • Askotariko erabileretarako aretoa, 60,04 metro koadrokoa.
  • Sukaldea, 19,84 metro koadrokoa.
  • Jantokia, 40,07 metro koadrokoa.
  • Ataria eta korridorea, 77,20 metro koadrokoa.
  • Komuna, 3,60 metro koadrokoa.
  • Aldagela, 15,24 metro koadrokoa.
  • Garbiketako gela, 4,70 metro koadrokoa.
  • Erdisotora sartzeko eskailerak, 7,84 metro koadro guztira.
  • Umeen aulkien gunea, 56,43 metro koadrokoa.

Kanpoaldeko guneak:

  • Kanpoaldeko patio estalki gabea ikasgelen aurrean, 114,05 metro koadrokoa.
  • Kanpoaldeko patio estalia, 110,02 metro koadrokoa.
  • Kanpoaldeko patio estali gabea, 98 metro koadrokoa.