BILBO. Martxan dira dagoeneko Eugenio Olabarrieta plazako haur jolasak eraberritzeko lanak. Berrikuntza ugari egingo dira Zorrotzaurreko Erriberan kokatutako plazan, esate baterako estalkia jartzea.

Eugenio Olabarrieta haurrentzako jolasak dituen plaza da, eta inguruan etxebizitza-eraikinak eta San Pablo Apostoluaren parrokia ditu. Plazara maila beretik sartzen da, parrokiaren parean dagoen aparkalekutik edo plazaren hego-ekialdeko muturrean dauden eskailera eta arrapala batzuetatik.

Estalkia egurrezkoa eta altzairuzkoa izango da, eta 350 metro koadroko azalera izango du.Jokoak estalki berri horren azpian kokatuko dira. Elementu gehienak berriak izango dira, 5 guztira, duela gutxi instalatutako elementu bat izan ezik, egoera onean baitago.

Jolasgunea 12 urte arteko haurrentzat diseinatuta dago, eta segurtasun-zoladura irristagaitz, ez-toxiko eta ekologiko, birziklatu eta birziklagarri bat izango du, kalitate handiko materialez egina eta indarrean dagoen Europako segurtasun-araudiaren arabera.

Zorrotzaurreko Erriberako estalki berria eta haur jolasak 2021eko martxoan amaituko dira, eta Udalak 275.000 euroko inbertsioa egingo du.

AUZOKIDE PLANA

Zorrotzaurreko Erriberako Eugenio Olabarrieta plazako jolas estali berriak auzoak hobetzeko Auzokide Planaren barruan sartzen dira.

Auzokide Plana da Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako daukan tresnarik garrantzitsuenetako bat. Aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko.