BILBO. Datorren larunbatetik aurrera, urtarrilak 16, eta martxoaren 27ra arte, 'Betiko musika de siempre' izeneko jaialdia jasoko du Otxarkoaga auzoko Udaltegiak. Hala, hilean bi larunbatetan, Nafarroako jotak, tangoa, bilbainadak, boleroak eta arrantxerak entzun ahal izango dira. Ikuskizun guztiak arratsaldeko 18:00etan daude programatuta.
Helduentzat zuzenduta, 'Betiko Musika de siempre' programa osoa dohainik izango da, baina emanaldien egunean bertan erreserbatu behar da gonbidapena, 10:00etatik hasi baino ordubete lehenago, 688 603 737 telefonoan.
Nahitaezkoa izango da indarra duten babes eta higiene neurriak betetzea. Era berean, nahitaezkoa da maskararen erabilera jarduketa osoan.
LA GUARDIA VIEJA. Tango y música argentina. 90´
Tangoa, huts-hutsa. Horrela jaio zen, ahots eta gitarrekin, Buenos Airesko patio immigranteen ametsez beteetan. Errabaletako milonga eta landa-eremuko folklorea. Argentinako musika herrikoienaren esentzia garbia.
ARANTZA ETA PANTXO. Viaje por Latinoamérica a través de la música. 70´
Beren musika hasi Mexikon Argentinako Patagoniarainokoa da, alde batera utzi gabe euskarazko musikako kanta klasiko handiak. Horrek irudimenezko bidaia handi batera eroango gaitu.
MARIACHI LOS CAZAHUATES. Aventura ranchera. 90´
Mariachi Los Cazahuates Nafarroako talde bat da, Javier Iñigok mexikar musikaren eta hango genero herrikoiaren alderako duen karretik sortua. Talde honek musika rantxeroa oso modu berezian interpretatzen du, eta, betiere, xede bikoitzarekin: gozatzea eta gozaraztea. Mexikar mariachi tradizionala da, iparraldeko kutsuarekin, eta badu bereizgarri bat, "betiko" mexikar kanten sonoritate berriak saiatzen baititu, berek egindako musika-konponketekin aberastuz.
LOS BOTXEROS. Botxo, botxito. 90´
1.935aren aldera, "Los Botxeros" taldea sortu zen Bilbon. Zenón Garamendi izan zen kide ospetsuena, ahotsagatik, etorriagatik eta sinpatiagatik. Gaur den egunean, "Bilbainada klasikoez" gain, baditu bere errepertorio oparoan kanta lirikoak ere, hala nola "No puede ser", "Taberna del puerto" lanetik hartua; zortzikoak, boleroren bat...Bereizgarririk onena, ostera, kanta bakoitza 4 ahotsez kantatzea, indar eta kalitate berezi batez hornitzen baitituzte horrela.
LA RIBERA CANTA. Jotas de siempre. 60´
La Ribera Canta Tuterako Udalaren Jota Eskolan sortu zen. Duela 30 urte, eskola horretako 6 kidek erabaki zuten lanbidetzat hartzea jota-kantua.
TRÍO VERACRUZ. Canciones del alma. 75´
Bi gizonek eta emakume batek, bi gitarra-jotzailek, errekinto batek eta hiru ahotsek osatzen dute talde hau, sentimenduak kantuen bitartez adierazten dituena.
Haien profesionaltasunaren berme, zuzenean eman dituzten bi mila kontzertu baino gehiago eta lau disko, lehena 1997an grabatua. Disko guztietan, beren kantuekin batera, mundu osoan zehar musika latinoaren arloko kantagintzan diren talderik ezagunenen bertsioak biltzen dituzte.
Lo último |