BILBO. Gabonetan material piroteknikorik ez erabiltzeko aholkua eman du Bilboko Udalak. Material hauek dakartzaten arriskua dela eta, Udalak konturik handienaz ibiltzeko suziri eta petardoak botatzeko orduan eskatu die bilbotarrei.
Horrelako gaiak behar bezala erabiltzen ez direnean, erredura eta zauri larriak eragin daitezke. Gainera, gehienetan endredoak sorrarazten zaizkie auzokoei eta batez ere, talde ahulenei –umeei, adineko pertsonei edo gaixorik daudenei eta etxeko animaliei- eta ordena publikoa kaltetu.
Bestetik, suziri eta petardoak hiriko eraikin eta altzarien aurka jaurtitzen direnean, arrisku erantsia dago. Iazko Gabonetan, gai piroteknikoak gehien erabiltzen diren 4 egunetan (Gabon gaua, Gabon eguna, Gabon zaharra eta Urtebarri eguna), Bilboko suhiltzaileek 68 irtenaldi egin zituzten, eta haietako %45,58a (31 guztira) suteengatik. Ezbehar horietan, hiri-altzarien arteko gaiak erre ziren 27 batzuetan, eta 4 eraikinek jasan zituzten kalteak.
Bilboko Udalak, beraz, dei egiten du herritarrek lagun dezaten gizabidearen kontrako jokabide horiei aurre egiten, eta gogorarazi gura du gai piroteknikoak saltoki baimenduetan erosi behar direla beti.
Gabonetan, gainera, Bilboko Udaltzainek zorrozki kontrolatzen dute gai piroteknikoak baimen barik saldu ez daitezen (dela merkataritzako establezimenduetan edo dela kalez kaleko salmentan). 2019an, 166,59 kilo gai pirotekniko atzeman ziren ikuskapen horietan.
SUZIRIAK MANEIATZEKO GUTXIENEKO ADINA, KATEGORIAREN ARABERA
Ez bakarrik eskuratu behar dira beti Gobernu Ordezkaritzaordetzak baimendutako lokaletan, gainera, edozelako gai piroteknikoak eskuztatzeko, nahitaezkoa da erabiltzeko jarraibideak betetzea eta kontuan hartzea erabiltzeko galdegiten den gutxieneko adina kasu bakoitzean.
F1 kategoria:
F2 kategoria:
F3 kategoria:
GOMENDIOAK
Lo último |