Kaleidos Sareak antolatutakoa

Bilbok tokiko eraldaketa-estrategiei buruzko jardunaldian hartuko du parte

24.11.2020 | 19:51
Bilboko Udalak Kaleidos Sareak antolatutako jardunaldian hartu du parte.

BILBO. Bihar, azaroak 25, asteazkena, Kaleidos Sareak antolatutako tokiko eraldaketa-estrategiei buruzko jardunaldian parte hartuko du Bilboko Udalak. 'Errealitate berrirako tokiko eraldaketa-estrategiak' izeneko ekimen horretan koronabirusaren pandemiak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialak direla eta helburu ertain eta berehalakoak berriro definitzeari buruz arituko dira. Egoera sanitarioa dela eta, telematikoki egingo da.

Beste hiri batzuekin batera hartuko du parte Bilbok topaketa horretan, besteak beste, Gasteiz, Getafe, Sant Boi de Llobregat, Malaga, Alacant, Valentzia, Santiago de Compostela eta Burgosekin batera (guztiak dira Kaleidos Sareko kideak). Esperientzia erreferenteak, eraldatzaileak eta besteredu daitezkeenak eskainiko dituzte, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eraginkorrak izan direnak. Bilboren kasuan, bere esperientzia Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin lotuta egongo da.

Gainera, kalitate demokratikoa nola indartu; eredu ekonomiko berriak eta administrazioaren eta herritarren arteko harremana nola hobetu daitekeen ere esango digute adituek.

Horiek dira Kaleidos Sarearen lan-ildo zehatzak. Gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoak dirudite, hiriek tresna onak behar baitituzte testuinguru konplexu horren erronkei aurre egiteko. Gure erakundeen kalitatea areagotzeko inbertsioak egin behar dira; sarean lan egin, sinergiak bateratuz; hiri jasangarriak sortuz; eta, batez ere, herritarrei balioa eman, kohesio eta gizarteratze politiken aldeko apustua eginez, Agenda 2030ean ezarritakoaren ildotik.

Biharko jardunaldia baino lehen, gaur arratsaldean bertan, modu telematikoan, Kaleidos Sarearen Patronatuaren bilera egingo da, eta Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako zinegotziak parte hartuko du.

noticias de deia