BILBO. Bihar, hilak 30, ostirala, Bidebarrieta Kulturguneak Ángela Figuera Aymerich olerkilariaren omenezko ekitaldia jasoko du bere jaiotzaren 118. urteurrenean.

Udalak bere oroimenez egun hau ospatuko du, bere bizitza eta obra poetikoa ezagutarazten laguntzeko eta, era horretan, euskal poeta nagusietako bat gogoratzea, gerraosteko poeten taldekoa, hau da, Gerra Zibilak eta ondorengo Mundu Gerrak oso markatutako 36ko belaunaldia deiturikoa.

Gainera, horrela, Udalak Bilboko emakume hau, bere garaiko emakume asko bezala genero-arrazoiengatik baztertuta geratu zena, ikusarazten du. Angela Figuera Blas de Otero edo Gabriel Aresti euskal autoreen garaikidea da.

Bidebarrieta Kulturguneak parte hartuko du egun honetan, Maria Maizkurrena eta Idoia Caramiñana poetek egilearen olerkien irakurketa iruzkindua eginez bihar, urriaren 30an. Horiekin batera, Inun eta Sergio Mayoral ere izango dira, musika nota bat jartzeko. Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian egingo dute hitzordua.

Bidebarrieta Kulturguneak 19:00etan aurreratu du bere hitzorduen ohiko ordua, osasun agintariek ezarritako ordutegi-murrizketa berrietara egokitzeko.

Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat erreserbatzea, webgune honetan dagoeneko eskuragarri daudenak. Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00ean irekiko dira parte-hartzaileak besaulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honetan.

ÁNGELA FIGUERA AYMERICH

Ángela Figuera Aymerich, konpromiso sozial, feminista eta kultural handiko autorea, 1902an Bilboko familia aberats batean jaio zen, eta familiak ez zuen begi onez ikusi Angelak Madrilen Filosofia eta Letrak ikastea. Karrera amaitu ondoren Huelvako institutu batean plaza lortu zuen, eta bertan harrapatu zuen Gerra Zibilak. Beraren zein bere senarraren laguntza jaso zuten errepublikarrek gerra galdu ondoren, Figuera Soriara joan zen, eta bertan hasi zen bere literatur lanak argitaratzen 1948an. Senarrak animatuta, bere lehenengo liburua izango zen "Mujer de barro" eraman zuen inprentara. Hurrengo urtean "Soria pura" argitaratu zuen, gaztelar hiri malenkoniatsuari omenaldia.

Gerra osteko urteetan, Angela Figuerak Madrilgo Liburutegi Nazionalean lan egin zuen denbora batez, eta, 1954an, inguruko auzoetara literatura autokudeatzen laguntzen zuen bibliobus-zerbitzu batekin kolaboratu zuen.

Denboraldi honetan, erabateko pobrezia ezagutu zuen, gosea, garaileek garaituei inposatutako hondamena. Bere poesia garratza, sinesmenik gabea, premiazkoa, bilakatzen hasi zen. "Vencida por el ángel" argitaratu zuen, eta pixka bat geroago argia ikusi zuten "El grito inútil" (1952), "Los días duros" (1953) eta "Vísperas de la vida" (1953) lanek. Mexikon argitaratutako "Belleza cruel" izan zen bere liburu ezagunena eta preziatuena, baina "Toco la tierra" (1962) lanak, kritikak hauteman zuen nolabaiteko nekea erakutsi zuen. Handik aurrera, poema solte batzuk eta "Cuentos tontos para niños listos" (1980) kontakizun liburua baino ez zituen argitaratu. Gaixoaldi luzearen ondoren 1984an hil eta gero, bere azken lana izan zena heldu zen liburu-dendetara, "Canciones para todo el año".

Hainbat arrazoik aldendu zuten garaiko literatura-taldeetatik, baina harreman estua izan zuen beti haiekin. Bere etxea intelektualen biltoki izan zen. Inoiz ez zuen galdu Bilborekin eta bere lagunekin zuen lotura. Familiaren artxiboko argazki askoren artean, bere anaia Rafaelen bizileku den Bilboko Karmeloko Munitis txaletean argazki batzuk daude, non Figuera bere lagun Gregorio San Juan, Meli Esteban, Gabriel Aresti, Juan Mari Aresti, Sabina de la Cruz, Blas de Otero edo Jose Luis Gallegoz inguratuta agertzen den.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistikoaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.

#BILBAOUDAZKENA2020

Hitzordu hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren. barnean kokatzen da.Horren bidez, Bilboko Udalak eskua luzatzeko apustua egin du covid-19aren egungo krisiak eragin handiena duen sektoreetako baten alde: kultura-sektorea. Hala, udazken honetan, Bilbok kultura ardatz duten askotarikoak eta gustu eta publiko guztietarako planak izango ditu. #BilbaoUdazkena2020ko programazio osoak zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.