BILBO. Hurrengo asteburuan, Bilboko lekurik esanguratsuenek Open House Bilbao nazioarteko jaialdiaren edizio berri bat jasoko dute. Edizio berezia izango da aurten koronabirusaren pandemia dela eta, baina hala era dagoeneko 3.000 pertsonek baino gehiagok eman dute izena ekimen berezi honetan parte hartzeko. Aurtengoa laugarren edizioa izango da.

'Kaleak Bizi - Habitar las calles' goiburuarekin, aurtengo jaialdiak aurre egin behar dio koronabirusak ekarritako errealitate berri honi, eta, horretarako, egokitu egingo ditu formatuak, ezarri beharreko neurri sanitarioen arabera. Proposamenaren oinarri diren irizpide orokorrek arreta berezia jarri dute jende pilatzeak saihestean, pertsonen arteko gutxieneko tartea ziurtatzean eta ezinbestekoak diren higiene neurriak ezartzean.

Gainera, Osasun Sailak egindako murrizketa eta gomendio berrien harira, Open Housek segurtasuna zainduko du, eta neurririk murriztaileenak ezarriko ditu bere jarduera eta bisitetan. Hala, bada, taldeetan gehienez ere sei lagun izango dira (bost lagun eta gida), eta boluntarioen laguntzarekin zainduko dira bisitak eta bisitatu beharreko espazioetako sarbideak eta irteerak, eta seinalatuko eraikinak, jendeak joan-etorrietan topo egin ez dezan.

Espazioen katalogoa diseinatu da aurtengo egoera berezia kontuan hartuz eta hari egokituz. Eraikinak eta haietan egin litezkeen ibilbideak xeheki eta goitik behera aztertu dira, espazio seguruen katalogo bat osatzearren. Gainera, eta berritasun gisa, edizio honetan espazio publikoak sartu dira katalogo bisitagarriaren barruan.

Hara hemen edizio honetan irekiko diren espazioen zerrenda:

Open eraikinak:

  • Eleiz Museoa
  • "La Bolsa" eraikina.
  • Cava etxeak
  • Bidebarrietako udal liburutegia
  • Arriaga Antzokia
  • Villa María
  • Bilboko Udala
  • Olabarri jauregia
  • Ibaigane jauregia
  • Elorrietako suhiltzailetegia.
  • La Concordia geltokia
  • Bilboko Elkarte Filarmonikoa
  • Bizkaiko Foru Liburutegia
  • Arte Ederren Museoa
  • Deustuko sifoia
  • Euskalduna Jauregia
  • Itsas Museoa
  • EHUko Bizkaia Aretoa
  • Miribillako Kirol Jauregia
  • Euskadiko Artxibo Historikoa
  • Carreras Múgica arte galeria

Open espazio publikoak:

  • Campo Volantín
  • Kale Nagusia
  • La Naja kaia
  • Casilda Iturrizar parkea
  • Abandoibarra

JARDUERAK

Espazioak irekitzeaz gain, Open House Bilbao jaialdiak jarduera osagarriak eskainiko ditu, edizio honetako gaia sendotuz. "Kaleak Bizi - Habitar las calles" goiburuarekin, honako jarduera hauek eskainiko dira espazio publikoan:

  • Hiriko natura: "Naturari entzunez" eta "Hiritik naturara" izeneko ibilbideak egingo dira, gogoeta egitera animatuz, naturala den zerari buruz, artifiziala den zerari buruz eta hiriari buruz. Ibilbideak egingo dira gai horretan aditua den paisaia-arkitekto emakumezko batek gidaturik.
  • Trenbidea, hiria eta espazio publikoa: 360º esperientziak eta ibilbideak, trenbideak hirian utzi dituen aztarnez aritzeko. Hiri-bilbean integratuta dauden espazioetatik hasi eta aukera-espazioetara, eta haietan iraganari buruz ikastea eta etorkizuneko erabilerak eta aukerak asmatzea...
  • Hiri-pasierak: Espazio publiko klasiko nahiz garaikideetan zehar egingo diren ibilbideak€hiriko espazio publikoen eredu batzuk eta besteak agertuz. Zabalgunetik hasi eta ibai ertzaren eraldakuntzetaraino, kale eta plaza eredu bestelakoetan zehar igaroz.
  • Paisaiak bizikletaz: Bizikletaz egingo da ibilbide bat, bizikletetarako azpiegituren bidez ezagutzeko edo berriro ere aurkitzeko itsasadarraren inguruko paisaiak, eta, bitartean, hain erabilera askotarikoak dituen espazio publiko horren ingurumenari, jasangarritasunari, hirigintzari eta eraikuntzari dagozkion gaiez jardutea.
  • Itsasadarreko espazioetan nabigatuz: Nabigazio esperientzia honen bidez, ibai ertzari beste ikuspuntu batetik begiratuko zaio, itsasadarrean zehar ibiliz, eraldakuntzen eta espazio irekien antolatzaile handi horretan zehar, alegia, eta, haietan, gure uriaren garapenaren gakoetako asko aurkitzea.
  • Familientzako tailerrak: Sorkuntzazko pilulak, familian jostatzeko hiriko kaleetan, irudimenaz eta erritmoaz baliatuz, eta instalazio iragankorrak sortuz, zeintzuetan jostatuz hiriko espazio publikoak birpentsatzera gonbidatuak izango baikara.

#OPENGRAM

Argazkiaren bidez, parte hartzaile bakoitzak, bere begiradaren ekarpena egingo du eta jaialdia bizitzeko bere modua adieraziko. Open Housen esentzia eta giroa atzematea, sareetan partekatzeko. Argazkiak Instagramera igoz, eta horretarako #OpengramBilbao20 y #OHBilbao2020 traol-hitzak baliatuz, eta @openhousebilbao etiketa emanez.

Open House arkitekturari buruzko jaialdi bat baino askoz gehiago da. Aukera bat da herritarrek beren uriari buruzko oharmena emenda dezaten arkitekturaren eta hirigintzaren bidez. Ekitaldi honen bidez, arkitektura eta hirigintza ematen dira ezagutzera, haien zabalkundea egiten eta jendarteratzen da, publiko zabal baten artean, eta parte hartze bidez.

Eraikinak dohainik ikusteko, boluntarioen laguntza izango da, eta haien ardura izango da bai eraikinetara sartzea, bai ikustaldia bera ere. 300 lagunek baino gehiagok lagunduko dute aurten, modu altruistan, jaialdia ospatu ahal izateko.