BILBO. Bilbao Kirolakek azaroaren 1ean emango dio hasiera 8 urtetik beherako umeentzako 2020-2021 ikasturteko denboraldiari. 161 kirol.ikastaro eta 1.936 plaza eskainiko dira guztira. Ikastaroak Bilbao Kirolaken kiroldegietan egingo dira.

Aretoko 15 ikastaro egingo dira, hala nola txikidance, irristaketa, dantza modernoa, gimnasia erritmikoa, nesken dantza artistikoa, prama kids edo kirolekoa, eta tranpolina. Gainerako ikastaroak, 146, uretakoak dira, besteak beste igerijaia, txikien igeriketa, haurtxoen igeriketa edo hainbat mailatako igeriketa.

Ikastarorik berriena Prama Kids da, San Mameseko kiroldegian eskaintzen dena. Programatutako entrenamendu-zirkuituak, musikarekin eta argiztapenarekin, umeen saioetarako diseinatuak. Horietan, jarduera fisikoa eta mugimendua dibertsioz mozorrotzen dira. Honi esker, umeak osasuntsu eta sasoian mantentzen dira eta giro interaktibo bat sortzen da. 45 minutuko saioetan euren trebezia motor eta kognitiboak garatzen dituzte, fisikoki hobetzen dira, eta etekin intelektual eta akademikoak izaten dituzte. Ikastaroen eskaintza osoa hemen dago.

Izena ematerakoan, hitzordua eskatuta daukaten abonatuei zozketaren hurrenkera errespetatuko zaie. Izena emateko egunak urriaren 13a eta 14a dira. Hitzordurik ez duten abonatuek urriaren 24tik aurrera eman dezakete izena, eta abonatuak ez direnek, urriaren 26tik aurrera.

OSASUN-SEGURTASUNA

Bilbao Kirolak-ek osasun-prebentzioko neurriak ezarri ditu 2020/2021 denboraldiko ikastaroetarako:

  • Maskara beharrezkoa izango da instalazioen barruan.
  • Ikastaroetako pertsona kopurua % 60ra murriztu da.
  • Kanpoko eta aretoko jardueretan ez da aldagelarik erabiltzea gomendatzen, ezinbestekoa bada distantzia mantenduko da.
  • Igerilekuko ikastaroetan aldagelak erabili ahal izango dira, baina ordutegi bakoitzean ikastaro gutxiago eskaini dira, aldageletako pertsona kopuruaren muga bete ahal izateko.
  • Ezin da ile-lehorgailurik erabili.
  • Erabiltzaileen joan-etorrietarako ibilbideak markatu dira, uneoro segurtasun-tartea gorde ahal izateko.
  • Gela behar bezala aireztatzeko denbora nahikoa utziko da ikastaro batetik hurrengora.
  • Ezin zaie ikastaroko ikasleei itxaron instalazioen barruan.

Aurreikusita dago ikastaroak azaroan hastea, baina osasun-egoeraren arabera, eta beharrezkoa balitz, eskainitako ikastaro eta plaza guztiak, baita ikastaroak hasteko egunak ere, aldatu eta/edo bertan behera utzi ahal izango dira.