BILBO. #BilbaoUdazkena2020 programak hainbat ekintza antolatu ditu datorren astebururako, urriak 2 eta 3. Hala, Bilboko kaleak musikaz, argiz eta dantzaz beteko dira, besteak beste.

Udagoieneko kultur eskaintza, Udalak sustatua, tokian tokikoa da, euskal sortzaile, artista eta hornitzaileekin, COVID-19 pandemiaren ondorioak arintzeko #BilbaoAurrera Plan Berezian azaldutakoarekin bat etorriz.

URRIAK 2 ETA 3

Ostiralean, hilak 2, eta zapatuan, hilak 3, zazpi ikuskizun egingo dira musika, argiak, antzerkia, dantza eta historiarekin, uriko hainbat gunetan banatuta: Eleiz Museoa, Enkarnazio Eliza, Zabalguneko eraikina, Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Udalak ohartarazi du, ekitaldien segurtasuna bermatzeko, sarrerak aurkeztu beharko direla sartzeko. Sarrerak doakoak dira eta 657 595 575 eta 688 689 000 telefonoetan edo Euskalduna Jauregiko eta Guggenheim Bilbao Museoko webguneetan eska daitezke, urriaren 1etik aurrera.

IKUSKIZUNAK

LORATEGI BARROKOA Eleiz Museoaren klaustroan

Eleiz Museoko klaustroa lorategi barroko bihurtuko da, eta bere historian zehar zentzumenezko ibilaldi bat egitera gonbidatuko du, argi-, aroma- eta poesia-instalazio baten bidez.

  • Iraupena: 20 minutu.
  • Ordutegia (30 minuturo egingo dira saioak): 20:30etik 23:00etara
  • Edukiera: 50 pertsona saio bakoitzeko.

ABESTIZ ETA SOINUZ Gizakunde Eliza

Atxuriko Gizakunde Elizan lau kontzertu egingo dira, Bilboko lau musika-talde eta abesbatzen eskutik.

Ordutegia:

Urriaren 2a

20:45, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

22:00, San Antón Abesbatza

Urriaren 3a

20:45, Bilboko Koral Elkarteko umeen abesbatza & Euskeria

22:00, San Antonio Iralabarri Abesbatza

  • Iraupena: 35 minutu.
  • Edukiera: 200 pertsona kontzertuko.

7 MINUTU Zabalguneko eraikinean

Izenburuko zazpi minutuetan, zazpi aktorek uriko zazpi gertaera, pertsonaia edo erakunderi buruz kontatuko duten zazpi istorioetako bat entzun ahal izango da.

  • Iraupena: 7 minutu.
  • Ordutegia (30 minuturo egingo dira saioak): 20:30etik 23:00etara
  • Edukiera: 40 pertsona saio bakoitzeko.

STEP OF FAITH Azkuna Zentroan

Step of Faith argian eta soinuan murgiltzeko instalazioa da, elementu fisiko eta birtualekin, denbora errealean kode bidez sortua. korrontea zeharkatzeko eskatuko zaio jendeari ibiltoki edo mugarri batzuen gainean, argi digitaleko ibai baten gainetik oinez.

  • Ordutegia (30 minuturo egingo dira saioak): 20:30etik 23:00etara
  • Edukiera: 20 pertsona saio bakoitzeko.

HIRI BATEN SINFONIA Euskalduna Jauregian

Behotsik orkestrak zuzenean interpretatuko du Dvoraken Mundu Berriaren sinfonia, eta Bilborik arruntena proiektatuko da.

  • Iraupena: 15 minutu.
  • Ordutegia (saioetan zuzenean joko da musika): 20:30ean, 21:30ean eta 22:30ean.
  • Edukiera: 200 pertsona saio bakoitzeko
  • Sarrerak: Euskalduna Jauregiaren webgunean

ITSASARGIAK Abandoibarran

Koloreetako iragazkiek Abandoibarrako farolak Itsasargi bihurtuko dituzte.

TXALAPARTA BEAT Guggenheim Bilbao Museoko atrioan

Urepel Txalaparta dugu Guggenheim Bilbao Museoko atrioan, TopARTE programaren barruan eratuko den ikus-entzunezko instalazioaren protagonista, eta teknologiaren laguntzaz, musika-tresna tradizionala ikuskizun bihurtuko da.

  • Iraupena: 20 minutu.
  • Saioen ordutegia: 20:45ean, 21:45ean eta 22:45ean.
  • Sarrerak online baino ezin dira eskuratu urriaren 1etik aurrera esteka honetan. Edukiera mugatua 250 pertsonarentzat eta sarrera ordu-tarteen arabera egingo da.

Museoko lehen solairua irekiko da erakusketak ikusi ahal izateko, 20:30etik 23:00etara bitartean.

#BILBAOUDAZKENA2020

Bilboko Udalak aurrera jarraitzen du kultura-sektoreari laguntzeko apustuarekin, covid-19 delakoaren pandemiak eragin duen lanbideetako bat baita, eta #BilbaoUdazkena2020 ekimena aktibatu du, udagoien honetan auzoetan banatutako aisia- eta kultura-proposamenarekin..

Udako hilabeteetan bezala, #BilbaoUda2020 eskaintzarekin, Bilboko Udalak tokiko eragileak hautatzen ditu auzoak kalitatezko kulturaz (musika, zinema, antzerkia, dantza, magia eta literatura, besteak beste) betetzeko. Programazio honek auzoei ematen die protagonismoa. Ekitaldietan, pertsona kopurua mugatuko da eta ikusleak eserita egon beharko dira.

#BilbaoUdazkena2020 garatzeko, osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiak jarraituko dira, eta zorrotz aplikatuko dira kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari, osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei eta espazio publikoan aire zabaleko jarduerak nahiz ekitaldi jendetsuak egiteko pertsona kopuruari buruzko gomendioak. Hori guztia, kultur eragileek eta ekitaldi guztietako ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko asmoarekin.