BILBO. Bihar, hilak 25, ostirala, Azkuna Zentroak Bilboko udal musika bandaren kontzertu berri bat jasoko du, 'Dantzaren oroitzapena izenekoa'. Ikuskizun horretan McAllister, Guridi, Sheldon, Penders eta Heskethen obrak entzun ahal izango dira, batik bat. Nobedade gisa, Joxe Migel Etxebarria izango ga zuzendaria.

Ekimena Kenneth Heskethen "Danceries" lanarekin hasiko da eta jarraitzeko honakoak interpretatuko dira: Scott McAllisteren "Krump", Jesús Guridiren "Amaya" operaren "Ezpata-dantza" eta Jef Pendersen "L'os i en bala". Bukatzeko, zuzendari gonbidatuak berak Mari Van Gilsekin batera idatzitako, "Cooperation. Music in difficult times" lana zuzenduko. Halaber, Robert Sheldonen "Danzas cubanas" entzungo da.

Aurten, nobedade gisa, emanaldi honen ostean eta Bandaren 125. urteurrena dela eta, 2020. urtean zehar bere lehen agertokia izan zenera itzuliko da, zeinetan bere lehenengo kontzertuak eskaini zituen: Arriaga Antzokia. Gauzak horrela, urriaren 7an asteazkena, 19:30ean "Eskerrik asko" izeneko emanaldia eskainiko da. José R. Pascual-Vilaplana zuzendariak, Rubén Simeó tronpetarekin batera, bandako 45 musikariak zuzenduko ditu, zeintzuek Arban, Sandoval, Buxtehude, Camphouse eta Jager artista nagusien obrez osaturiko kontzertua eskainiko duten.

Okasio honetan, sarrerak zenbakituak izango dira 5 euroko prezio herrikoia izango dute(salgai Arriaga Antzokiko txarteldegietan eta webgunean edota Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan). Bai 65 urte baino gehiagoko pertsona, erretiratu eta pentsiodunek eta baita Gazte-txartelaren jabeek (14 eta 29 urte artekoak) ere sarrerak erosterakoan deskontuei onura atera ahal izango diete. Kolektibo hauetako pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu, 4 eurotan bakoitza. Hauek zenbakidunak izango dira, ikusleek gustuko eserlekuak hautatzeko aukera izan dezaten.