BILBO. Urtero bezala, Bilboko Udalak Bilbao Kirolaken egitarau berria aurkeztu egin du. Aurtengo ikasturtean, 2020/2021, Bilbao Kirolakek 10.649 plaza izango ditu, eskainiko dituen 753 kirol-ikastaroetan banatutakoak. Ekintza horiek Bilboko 11 udal kiroldegietan egingo dira.

Aretoko 385 ikastaro (mantenimenduko gimnasia, aretoko dantzak, patinajea, arte martzialak€), uretako 196 (igeriketa, mailaren eta adinaren arabera, eta aquafitness), erraketarekin egiteko 152 (tenisa eta padela, adibidez) eta kirol egokituko 20 ikastaro daude.

Ikastarorik berrienak Prama modalitatekoak dira, San Mameseko kiroldegian eskaintzen direnak, eta Barra-Fitekoak ere bai. Azken hauetan ballet klasikoaren teknika eta fitness ariketak uztartzen dira figura estilizatua, tonifikatua eta irmoa lortzeko helburuarekin. Ikastaroen eskaintza osoa hemen dago.

Horrez gain, hitzordua eskatu duten abonatuek begiratu dezakete zein egun eta ordutan eman dezaketen izena. Irailaren 15ean (asteartea) hasiko da izena emateko epea. Irailaren 24tik aurrera hutsik geratzen diren plazetan izena eman ahal izango dute aldez aurreko hitzordurik ez duten abonatuek. Abonatuak ez direnek irailaren 26tik aurrera izango dute horretarako aukera.

OSASUN-SEGURTASUNA

Bilbao Kirolak-ek osasun-prebentzioko neurriak ezarri ditu 2020/2021 denboraldiko ikastaroetarako:

  • Maskara beharrezkoa izango da instalazioen barruko aldean.
  • Ikastaroen edukiera % 60ra murriztu da.
  • Kanpoko eta aretoko jardueretan ez da aldagelarik erabiliko.
  • Igerilekuko ikastaroetan aldagelak erabili ahal izango dira, baina ordutegi berean ikastaro gutxiago eskainiko da, aldageletako edukieraren baldintza bete ahal izateko.
  • Oraingoz ez da ikastarorik eskainiko 2013 eta 2020 artean jaiotako adingabeentzat eta haurdun edo erditze ostean dauden emakumeentzat.
  • Erabiltzaileen joan-etorrietarako ibilbideak markatu dira, uneoro segurtasun-tartea gorde ahal izateko.
  • Aretoko ikastaro batzuetan -pilates eta yoga ikastaroetan, kasu- nork bere esterilla eramatea eta erabiltzea gomendatzen da.
  • Gela behar bezala aireztatzeko nahikoa denbora egongo da ikastaro batetik bestera.

Aurreikusita dago ikastaroak urrian hastea, baina osasun-egoeraren arabera, eta beharrezkoa balitz, eskainitako ikastaro eta plaza guztiak, baita ikastarook hasteko egunak ere, aldatu eta/edo bertan behera utzi ahal izango dira.