BILBO. Bihar, irailak 7, astelehena, Bilbobusek neguko ordutegia estreinatuko du. Urtero bezala, aurten ere linea bakoitzaren ordutegiak aldatu egingo dira, eta urte sasoi horri egokituko zaizkio.

Autobusen udal zerbitzuak eguneratu egiten ditu bere ordutegiak eta maiztasunak sasoiaren arabera, erabiltzaileen beharrizanen arabera egokitzeko. Horrela, Bilbobusen linea batzuetan aldaketa txikiak egiten dira udan, garai horretako bidaiari-kopuruaren arabera egokitzeko.

ORDUTEGI BERRIAK NON ESKURATU

Ordutegien informazio xehea erabiltzaileen arretarako bulegoan begiratu daiteke (Poza lizentziatua, 8).- Horrez gain, erabiltzaileek, behar izanez gero, etxean bertan eskura dezakete ordutegia, aplikazioa helbide honetatik Bilbobusen App-a edo Bilboko Udalaren webgunetik jaitsiz. 010 Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta ere kontsultatu daitezke ordutegiak.

GAUTXORIAK ETA TURISMO BUSA

Gautxoriek, beren atzenengo irteera, 01:00ean (am) emango dute asteburuetan, ordutegia larrialdi sanitarioko murriztapenei egokituz.

"Bilbao City View" turismo-busak lanean jarraituko du gure uriko tokirik berezienetako batzuk gertuagotik ezagutu nahi dituztenentzat. Ordutegia 10:30etik 19:30era izango da, eta irteerak orduerdieo izango dira, irailaren 15era arte, eta, egun horretatik aurrera, ordutegia egokitu egingo da, orduero izango direlarik irteerak.

SEGURTASUN NEURRIAK

Bilbobusek, joan diren hilabeteotan, hainbat segurtasun-neurri ipini ditu eskaintzen diren zerbitzu guztiak higienezko eta segurtasunezko berme guztiekin eskaintzen direla ziurtatzeko.

Atzenengo hilabeteotan, indartu egin da segurtasuna, krisi sanitarioaren hasieratik funtsezkoak izan diren neurri batzuekin: kartelak ezarri dira arau eta gomendio sanitarioekin; musuko nahitaezko jantzita eroan behar da, eta erabiltzaileen eta gidarien arteko tartea segurtatu da manparak ipinita.