BILBO. Bilboko Euskal Museoak uztailaren 1etik jaso duen Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketa irailaren 13an amaituko da. Hala ere, koronabirusaren pandemiak planeatuta zeuden hainbat ekintza bertan behera uztera behartu zuenez, beste ekintza batzuk antolatu dira egun hori iritsi baino lehen..

Modu horretan, erraldoiek Museoko klaustroan dantza egingo dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, Erraldoiak Dantzan deituriko ikuskizunean. Jarduera iraileko hurrengo egun hauetan gozatu ahalko da:

  • Irailak 4: 19:00etan (lehen erakustaldia); 19:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 5: 12:00etan (lehen erakustaldia); 12:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 6: 12:00etan (lehen erakustaldia); 12:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 10: 19:00etan (lehen erakustaldia); 19:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 11: 19:00etan (lehen erakustaldia); 19:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 12: 12:00etan (lehen erakustaldia); 12:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 13: 12:00etan (lehen erakustaldia); 12:30ean (bigarren erakustaldia)

Sarrerak dohainik eskuratu ahalko dira Euskal Museoaren webgunean irailaren 3ko (osteguna) 15:00etatik aurrera, edukiera bete arte. Osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa izango da, parte-hartzaile bakoitzak gehienez lau sarrera eskatu ahalko ditu eta Unamuno plazako sarreratik bakarrik sartu ahalko da.

Segurtasun-neurriei dagokienez, erakunde bizkaitarrak osasun-aginteek ezarritako segurtasun-tarte eta arauak beteko ditu, eta egungo araudian zehaztutako higiene eta kontrol protokoloa jarraituko du.

ERRALDOIAK DANTZAN

Erakustaldi bakoitzak 20 minutu iraungo du gutxi gorabehera, eta tarte horretan Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gaiteroekin eta erraldoien dantzekin gozatu ahalko da; esate baterako, Kalejira edo Polonesarekin, haurrak zein helduak euskal kulturaren txoko honetara gerturatu daitezen.

Klaustroan ikusgai dauden euskal jai-kulturaren pertsonaia ezagunak 1988ko belaunaldikoak dira, eta biziberritu egingo dira erakusketari amaiera bikaina emango dion ikuskizunean.

Euskal folklorearen ukitu bat, 4 metrotik gorako altuera duten figura hauekin. Horrenbestez, Ingelesa eta Bilbotar Neskatila edo Pitxitxi eta Lina musikaren erritmoan dantzatuko dira kultura segurua dela erakusteko.

EUSKAL DANTZAK

Erraldoiak Dantzan jardueraz gain, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza egitarau zabala prestatu du, Euskal Dantzak izenburupean. Jarduera Euskal Museoko klaustroan egingo da hurrengo egun hauetan:

  • Irailak 20, 26 eta 27: 13:00etan (sarbidea Unamuno plazatik)
  • Urriak 3, 4, 10, 11 eta 17: 13:00etan (sarbidea Unamuno plazatik)

Ekitaldirako sarrera doakoa izango da, eta erakunde bizkaitarraren webgunean eskuratu ahalko da irailaren 3ko (osteguna) 15:00etatik aurrera, edukiera bete arte.

Covid-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa izango da. Gainera, beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartuko dira, jarduera behar bezala garatu dadin bermatzeko.

Euskal Dantzak publikoari euskal folklorearen alderdi hori erakutsi nahi dion ikuskizuna da: bere dantzak. Hala, Beti Jai Alai, Gaztedi, Salbatzaile, Goialde, Zerutxu, Alkartasuna, Mikel Deuna eta Urdaibai taldeak izango dira zeregin horren arduradunak. Haiekin batera, pauso eta dantzei erritmoa emango dieten musika taldeak ere arituko dira.