BILBO. #BilbaoUda2020 programak Bilboko Udal Musika Banda eta Bilboko Txistulari Bandaren zortzi kontzertu antolatu ditu abuzturako. Konkretuki abuztuaren 7tik 8ra bitartean, lau kontzertu eskainiko ditu banda bakoitzak.

Programak egungo egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan Covid-19aren ondorioak arintzea du helburu.

Musika Bandaren kontzertuei dagokienez, 45 musikarik baino gehiagok 4 kontzertu eskainiko dituzte. Emanaldi guztiak Areatzako Kioskoan izango dira, 19:00etatik aurrera.

Aste Nagusiko ohiko kontzertuetan bezala, Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea izango dira txandaka aire zabaleko musika saio hauen zuzendari. Horrela, Jose R. Pascual-Vilaplana (abuztuak 21 eta 28) eta Iñaki Urkizuren (abuztuak 7 eta 14) gidaritzapean, Areatzara hurbiltzen diren bilbotarrek errepertorio animatuez gozatu ahal izango dute, beti bezala, gai herrikoiak eta jai girokoak konbinatuz.

Horrela, Bandak hainbat estilo interpretatuko ditu, hala nola, zarzuela, euskal konposizioak, jazza, musika latinoa, pasodoblea, antzerki musikala, popa, soinu-bandak eta musika pieza ezagunak.

Kontzertu guztietarako, espazio mugatu batean, aulki zenbakituak jarriko dira jendearentzat, segurtasun-distantzia mantenduz eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.

Bestalde, Bilboko Txistulari Bandak, bere musika auzoetara hurbiltzeko asmoz, hiriko hainbat gune girotuko ditu bere doinuekin. Emanaldi guztiak 12:00etan hasiko dira eta hauek izango dira kokalekuak: abuztuaren 7an Errekalde plazan, abuztuaren 14an Joan XXIII Aita Santuaren plazan (Begoñako basilikaren atzealdean), abuztuaren 21ean Arriaga Plazan eta abuztuaren 28an Ertzila kalean (oinezkoentzako gunean).

Zortzikoak (Artzai kantak; Bertsolari Otaño), Minueto-kontrapasak (Sarriegi minuetoa; Brokolo; Uruñuela kontrapasa), Rapsodiak (Pello Joxepe; Alai; Rapsodia II; Mendiko soinuak), Polkak (Adan eta Eva; Osio bideko Polka; Mari Zeli), Fandangoak (Arigoain baztan; Baietz Algaraz; Kaixo Imotz; Kaxkagorria dantza; Gona gorria; Eguarteko soinua; Tolosa), Tangoak edo Pasodobleak (Koldorena; La tapadera; Getxa goi; Apolo), Biribilketas (Aita San Antonio; Zaharra; Patrizia; Andazarrate) izango dira, besteak beste, Gorka Zabaletak, Idoia Kareagak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak, Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, bilbotarrentzat interpretatuko dituzten estiloak.