Bosgarren edizioa

Martxan da Bilbao Musikako Orkestrako zuzendaritzari buruzko topaketa

22.07.2020 | 15:49
Bilbao Musikako Orkestraren artxiboko irudia.

BILBO. Aurreko edizioetako arrakasta kontuan hartuta eta orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea, eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko xedez, bostgarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, Bilbao Musikaren bitartez, Orkestrako zuzendaritzari buruzko topaketak abiarazi ditu. Ekimena 2021eko urtarrilaren 12tik 15era gauzatuko da.

Aurten, berritasun gisa, Belgikako Bert Appermont maisuak jardungo du irakasle gonbidatu modura eta jada ohikoa denez, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra izango da irakaslea.

Bestalde, beste urte batez, ekitaldi praktikoak Bilboko Udalaren Musika Bandarekin izango dira eta, horrela, parte-hartzaileek aukera izango dute zuzendari gonbidatu bat izendatzeko lehiaketa batean parte hartzeko. Zuzendari horrek kontzertuen 2020-2021 denboraldian egingo luke lan taldearekin.

Aipatzekoa da ere, Udal Bandako irakasleak izango direla amaierako kontzertua (2021eko urtarrilaren 15ean Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioko entzungelan) zuzenduko duten bost finalisten epaimahaia. Bertan, hiru kidez osatutako epaimahai profesional batek lehiaketako irabazlea aukeratuko du.

Era berean, ikastaroa irekita dago zuzentze-lanak ikasteko interesa daukatenentzat, lehiaketan parte hartzeko beharrik izan barik eta ikastaroaren edukiari dagokionez, honako gaiak landuko dira:

  • Gaur egungo orkestrako zuzendariaren figura.
  • Teknika kironomikoa. Komunikazioa keinuen bidez.
  • Partituren analisia irizpide interpretatiboa egiteko.
  • Organologia eta instrumentazio bandistikoa.
  • Didaktika zuzendaritzan: entsegutik proiektu bandistiko baten programaziora.

Egitaraua honako lanez osaturik egongo da, besteak beste: Bert Appermonten "The Big Bang", "In the shadow of Napoleon" eta "Crystal magic", Robert Russell Bennetten "Symphonic songs for band" eta Joaquín Turinaren "La procesión del Rocío".

IZEN EMATEA

Posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musika erakundera 2020ko urriaren 30a baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus) izena emateko kuotaren ordainagiriarekin batera.

Ikasle aktiboak izena eman ahala edota CVaren arabera hautatuko dira. Aukeratuek 2020ko azaroaren 16tik aurrera jasoko dute jakinarazpena.

Izena emateko kuota: 30 euro (dirua ez da itzuliko).

Ikasle aktiboen matrikula: 220 euro.

Ikasle entzuleen matrikula: 100 euro.

Diru-sarrera kontu zenbaki honetan: IBAN ES96 2095 0611 00 9105134539.