BILBO. Mercabilbaok aurreko urteko lehenengo seihilekoan baino % 2,4 tona gehiago merkaturatu ditu aurten urtarriletik ekainera bitartean, hau da, 135.568 tona. Zifra hauek benetan onak dira kontuan izanda koronabirusaren pandemiak sortutako egoera.

Sektoreka, frutek eta barazkiek jarraitzen dute salmenta gehien sortzen, 124.239 tona guztira, hau da, 2019an baino % 3,3 gehiago. Igoera hori, herritarrek gertuko saltokien alde egin duten apustuak eragin du batez ere. Saltoki horiek kalitatezko produktu freskoen mailei eusten jarraitu dute. Azpimarratzekoa da laranja, platanoa eta sagarra direla urtearen erdian gehien saldu diren frutak. Ortuarien kasuan, tomatea, lekak eta piperrak azpimarratu behar dira.

Arrainei dagokienez, aipatutako epealdian 11.328 tona merkaturatu dira epealdi horretan, 2019an baino % 1,3 gutxiago. Atzerapen txiki hori antxoaren kosterak eta Covid-19aren osasun krisiaren ondorioz ostalaritza itxita egoteak eragin du. Hala ere, auzoko arrandegietan egin den kontsumoak jaitsiera hori pixka bat murriztu du.

UDA, HEZURDUN FRUTA FRESKAGARRIAREN GARAIA

Uda garai betean, fruta eskari gehien duen produktuetakoa bilakatzen da, eta gure auzoetako fruta-dendak "hezurdun fruta" izenekoaz eta udako beste tipiko batzuez betetzen dira. Mercabilbaoko produktu arrakastatsuenak melokotoia, nektarina, paraguaioa, meloia, sandia eta udako makatzak dira.

Arrainaren kasuan, sasoi betean, hegaluzea nabarmentzen da. Bere zaporearengatik eta kalitatearengatik, arrandegietako protagonista da, zalantza barik.