BILBO. Gaur goizean, hilak 14, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Basurtoko aurorako sarbidearen ingurua hobetzeko egin diren lanak inauguratu egin ditu. Bertan egon dira baita ere Asier Abaunza Obretako eta Hiri Plangintzako Saileko zinegotzia eta Alfonso Gil Mugikortasun Jasangarritasun Saileko zinegotzia eta beste udal ordezkari batzuk.

Proiektua estrategikoa da Udalarentzat, eta esku hartzearen xedea izan da inguru hura uriaren erdialdera hurbiltzea, irisgarritasuna konpontzea eta auzotarrentzat aisialdirako leku eta ekipamendu berriak sortzea. Obrak amaitzeko, Bilboko Udalak osatu egin du inguru hura osatzeko lana, irisgarritasunaren, funtzionalitatearen nahiz estetikaren aldetik.

Esku hartu den inguruak, Basurto ospitalearen aurrean, Montevideo etorbidearen eta Basurto-Kastrexana errepidearen arteko tartea hartzen du: leku horri biziki eragin izan diote hala FEVEren trenbidea lurperatzeko obrek nola obra horiek eragin zituzten era bateko eta besteko kotek, eta baita ere orduan gauzatu zen behin-behineko urbanizazioak, 2010ekoak.

Eremu horretan egindako lanak (32.000 metro koadro, eta guztira 480 metro luze), bi planotan kokatu dira. Alde batetik, goreneko kota, non Basurto-Kastrexana errepidea eta FEVEren beraren geltoki estalia aurkitzen baitira. Eta, beste alde batetik, beheko kota, Basurtoko ospitalearen ingurua, tren-geltokirako sarbideak eta Montevideo etorbidea. Hori da uriak duen sarbide nagusietako bat, zirkulazio handi eta dentsitate handikoa dituelarik, eta orobat beste bi kaletarako adarrak: Gurtubay eta Olabeagako errepidea.

Egindako obren aurretik, plano batek zein besteak bazuten Montevideo etorbidearen eta Basurto-Kastrexana errepidearen arteko zirkulaziorako konexio bat, behin-behinekoa, trenbidea lurperatzeko obrak egin zirenekoa. Bazen, gainera, hiru punturen arteko konexio bat ere oinezkoentzat: errepidearen ondotik doan espaloia, geltokiari atxikitako eskailerak eta Basurtoko osasun-zentroaren aurreko berdegune zabala zeharkatzen duten arranpak eta bideak.

Orain, ostera, ibilgailuentzako eta oinezkoentzako irisgarritasuna antolatuta geratu da proiektu hau gauzaturik, zeina estrategikoa baita Udalarentzat, 5,7 milioi euroko udal inbertsioa egin beharra ekarri diolarik Udalari.