BILBO. Koronabirusak eragindako egoera berezia egon arren, aurten ere Bilboko Udalak antolatutako udalekuak egingo dira. Beti bezala, uztailean eta abuztuan ospatuko dira, eta bertan 6 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteek hartu ahal izango dute parte. Aurten 4.000 plaza inguru eskainiko dira.

Berez, hiru programa dira: Goizeko udalekuak, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako hiriko udalekuak, goizetan jardungo direnak: 2.600 leku inguru, guztira. Eskaut uda Bilbon, hiriko kaleetan eta parkeetan gauzatuko dira jarduerak, eskaut taldeekin, 8 eta 18 urte bitarteko 1.000 bat neska-mutikorentzat. Eta, azkenik, #Gaztekluba Uda, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzako udal programa, 330 leku eskainiko dituena piraguekin, padel surfean, skate-ekin edo bizikletan egingo diren jardueretarako.

Programazio honen xede nagusia da umeei eta nerabeei aire zabaleko eremuak eskaintzea oporretan aisialdi hezigarriko jardueretan aritzeko, eta, aldi berean, familiei laneko bizimodua eta familiako bizimodua uztartzen laguntzea udan. Horrez gain, programa horiekin, euskararen erabilera berreskuratzen da eta indartzen adingabeen gizarte harremanetan, sendotu egiten dira auzoetako lankidetza eta gizarte kohesioko sareak, eta areagotu egiten da Udalaren ekipamenduen eta baliabideen erabilera.

Jarduera horiek guztiak #BilbaoUda2020 ekimenean biltzen dira, zeina Bilboko Udalean landu baita koordinatuki, Uriak aurtengo udan ere kirol, kultur eta musika jarduerak izan ditzan, besteak beste.

GOIZEKO UDALEKUAK, UMEENTZAKO HIRI UDALEKUAK

Umeentzako hiri udalekuetan 2.600 leku gutxi gora behera eskaintzen dira 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Udaleku horiek Udalak laguntzen ditu diruz, eta gizarte- eta hezkuntza-arloko entitate batzuek eta besteek antolatuta gauzatzen dira -Hazian, Panpotx, Tendel, Gure Lurra, Cruz Roja, Eragintza, Euskalerriko Eskautak Bizkaia y Gazte Leku -. Behar duten familiek udalekuak eta janaria aukeratu ahal izango dituzte. Zerbitzua Udalaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetzari esker eskaintzen da.

Leku horien % 10 zaurgarritasun egoeran dauden umeentzat dira: familia horientzat, udalekuak doan izango dira.

Goizez jarduten diren udalekuak dira, sartzeko eta irteteko ordutegi malguak dauzkatenak: goizean 8:30etik 9:30era, 13:30etik 14:00etara jango ez dutenentzat eta 14:30etik 15:00etara jango dutenentzat.

Ekainaren 6tik uztailaren 30era gauzatuko dira, astebeteko aldietan, Uriko ikastetxe publikoetako aire zabaleko eremuetan. Bilboko barruti batzuetan eta besteetan gauzatuko diren programa horietako edozeinetarako izena emateko epea GAUR ekainaren 17an hasi da, eta ekainaren 21an amaituko. Egun bat geroago, ekainaren 22an, zozketa egingo da, eta ekainaren 23tik 25ra bitartean, ordainketa egin beharko da.

Argibidetarako eta izena emateko, interesa duten familiek umeentzako hiri-udalekuak antolatzen dituzten entitateetara jo beharko dute:

  • San Inazio eskola, Cervantes eskola eta Mina del Morro eskola: Hazian (8:00 /15:00 h) 94.424.58.42
  • Uribarri eskola: Panpotx (10,30-12,30 / 16,30-20,00) 606 521 017
  • Txurdinaga eskola: Tendel (10:00 -13:00 de L a V) 946 410 479
  • Garcia Rivero: Gurutze Gorria (9:00 /14:00) 678 406 878
  • Iruarteta eskola: Eragintza (9:00/13:00) 688 81 84 96
  • Basurtu eskola, Zazpi landa eskola: Gure lurra (9.00/11.00) 602 000 630 / basurtuuda2020@gurelurra.org. Zazpi Landaren kasuan, begiratu haren web orrian edo 615 783 350 telefonora deitu.

ESKAUT UDA BILBAO, PARKEETAN ETA PLAZETAN EGITEKO JARDUERAK

Udala, gainera, hainbat eskaut talderekin jardun da lankidetzan, denbora libreko jarduerak antolatzeko, Bilboko parkeetan eta plazetan egitekoak. Aisialdi hezigarriko eskaintza hori 8 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat da, eta, halaber, uztailaren 1tik 31ra bitartean gauzatuko da.

1.000 inguru eskautek parte hartu ahal izango dute jarduera horietan. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 611 059 249 telefonora, astelehenetik barikura, 10:00etatik 18:00etara.

#GAZTEKLUBA UDA, AISIALDI HEZIGARRIA ETA KIROLA GAZTETXOENTZAT

Bilboko Udalak #Gaztekluba Uda gazteentzako udako aisialdiko programa abian jarri du, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskainiz uztailean eta abuztuan.

Aisialdi osasungarriko aukera bat da, Uriko nerabeentzat, udako hilabeteetarako. 330 leku inguru eskaintzen dira, 26 tailerretan, 5 jardueratan: piraguak, padel surfa, bizikletaz egiteko ibilbideak eta skate-a. Tailer guztiek izango dute prezio bera, sinbolikoa, 2 eurokoa.

JARDUERA LIBREAK, IZENA EMAN GABE

Eskaintza osatzeko, haur eta gazteentzako jarduerak egingo dira Errekaldeko plazan, Gazte Leku erakundearen bitartez, eta horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Ekainaren 8tik 30era eta iraileko lehen astean, astelehen, asteazken eta ostiraletako arratsaldeetan, 17:00etatik 19: 00etara, eskaintza txikienentzat izango da, sei eta bederatzi urte bitartekoentzat. Hurbiltzen direnek eskulanak, ipuin kontalariak eta jarduera fisikoak izango dituzte, besteak beste. Ostegun eta larunbatetan jarduerak nerabe aurreko neska eta mutilei zuzenduta egongo dira, hamar eta haimaka urte daukatenei.

12 eta 17 urte bitartekoentzat, uztailaren asteetan eta irailaren bigarrenenean goiz edo arratsaldeko jarduerak egingo dira, astean hiru egunetan. Jarduerak aire librean egingo dira, baina euria egiten badu Elejabarri zentroan erabiliko da.

SEGURTASUN NEURRIAK

Ekainaren 15etik uztailaren 3ra, Bilboko Udalak formazio-saioak eskainiko ditu, Covid-19a saihesteko neurri eta gomendioei buruz, udalekuekin zerikusi zuzenekoa izango duten langile guztientzat. Higiene-neurriak eta elkarren artean utzi beharreko tarteei buruzko neurriak dira, taldeetan eta parte hartzaileen artean ere begiratu beharko direnak.

Parte-hartuko dutenek musukoak ekarri beharko dituzte. Eskuetako higienea zorrotzago gordeko da, eta neurriak ezarriko dira jende pilatzeak eragozteko jarduerak gauzatuko diren instalazioetako sarreretan eta irteeretan.

Janaria hotza izango da, higiene-neurriak bermatzeko.